Bruz

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bruzmap
Remove ads

Bruz (bretainieraz Bruz) Ille eta Vilaine departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da, Bro Roazhon lurralde historikoan. Rennes hiriaren metropoli eremuaren barnean dago. 2012ko erroldaren arabera 16.670 biztanle ditu.

Datu azkarrak Administrazioa, Izen ofiziala ...
Remove ads

Geografia

Rennes hiritik 14 kilometro hegoaldera dago. Vilaine ibaiaren ibaiadarrek zeharkatzen dute herria, aipagarrienak Seiche eta Boël dira.

Historia

neolito garaian populatua izan zen, hori erakusten dute herrian dauden bi menhirrek.

Redones leinu zeltiarraren lurraldea zen erromatarrek okupatu zuten arte. Rennes eta Rieux arteko errepide erromatarra bertatik pasatzen zen. Mendeetan zehar Bruz biztanleria txikia zuen nekazal eremu bat izan zen.

1730an Pont-Péan meategia ireki zen jarduera ekonomiko berria ekarriz. 1787-88 artean tentsio une larriak bizi izan ziren burges eta nobleen artean, berehala Frantziako Iraultza ekarriko zutenak. XX mendea hasterako 1000 langile zituen meategiak eta herria ere handitzen hasi zen.

Bigarren Mundu Gerraren barnean Rennes bonbakatzera zihoazen hegazkinek Bruz ere jo zuten eta kalte larriak eragin zizkioten 1944ko maiatzaren 8an. Gerraren ondoren hiriaren berreraikuntza hasi zen

Remove ads

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads