Bulawayo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bulawayomap
Remove ads

Bulawayo Zimbabweko bigarren hiri handiena da, Harare hiriburuaren ostean, 1.500.000 biztanlerekin (2009an). Matabelelanden kokatzen da, Hararetik 439 km hego-mendebaldetara, baina probintzia estatusa dauka, Matabelelandetik kanpo. Iparraldeko Matabelelandeko hiriburua Lupane da, Bulawayo bera bakarrik probintzia bat denez.

Datu azkarrak Bulawayo, Administrazioa ...
Remove ads

Historia

Hiria Ndebeletarren erregeak, uMzilikazi kaMatshobanak sortu zuen 1840 urtearen aldera Ndebele jendearen migrazio handiaren ondoren Zululandiatik. 1893ko Matabele Gerran, Hegoafrikako Konpainiako britainiar tropek behartuta momentu hartan errege zen Lobengulak ihes egin behar izan zuen atzean hiria sutan uzten zuelarik, iparraldera abiatuz. 1893ko azaroaren 4an, Leander Starr Jamesonek Bulawayo Britainiar Hegoafrikako Konpainiaren agindupean sortu zuen eta Cecil John Rhodesek hiria Lobengularen hiri errealaren gainean sor zedin agindu zuen. 1897an Bulawayok herri estatusa lortu zuen, Harry White lehen alkate bihurtu zenean eta 1943 berriz hiri izendatu zuten.

Remove ads

Kanpo estekak

Geografia
Zimbabwe
Artikulu hau Zimbabweko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads