Bullitt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Bullitt 1968ko Peter Yates estatubatuar zinema zuzendariaren film bat da, Robert L. Fish idazlearen Mute Witness ("Lekuko mutua") eleberrian oinarritua. Steve McQueen, Robert Vaughn, Jacqueline Bisset, Don Gordon eta Simon Oakland aktoreek antzeztu zuten.
Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi zuen; horrez gain, Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegian gordeta dago.
Eszenarik ospetsuena San Frantzisko (Kalifornia) hirian barna Bullit protagonistak Ford Mustang GT-390 berde ilun batean bi hiltzaileen Dodge Charger R/T beltzari jarraitzean egindako lasterketa da.
Remove ads
Argumentua
San Frantzisko hiriko Frank Bullitt (Steve McQueen) polizia tenienteari erraza dirudien kasu batez ardura dadin agindu diote: Walter Chalmers (Robert Vaughn) senatari harroputzak Senatuko Batzordearen babespean daukan eta mafiaren aurkako lekukotasuna ematera doan Eddy (Justin Tarr) informatzailea zaintzea. Lekukoa babesteko, Bullitek bere konfiantzazko gizonen laguntza du: Don Delgetti (Don Gordon) sarjentu beteranoa eta Carl Stanton (Carl Reindel) inspektore gaztea. Horrela, lekukoa ezkutuko apartamentu batean gorde eta hiruek txandaka zaindu behar dute.
Baina gaua amaitu aurretik, bi ezezagunek apartamentura sartu, informatzailea hil eta Stanton inspektorea larriki zauritu dute. Hortaz, Bullittek bi erasotzaileak nola bertaratu diren jakin eta bere ardurapeko kasu horren ezkutuko arrazoi politikoak argitzen saiatu da. Bullittek bere bizia eta Cathy (Jacqueline Bisset) neskalagunarena arriskuan jarriz, bere integritatea eta profesionaltasuna kasua konpontzean erakutsi behar ditu.

Remove ads
Aktoreak
- Steve McQueen: Frank Bullitt
- Robert Vaughn: Walter Chalmers
- Jacqueline Bisset: Cathy
- Don Gordon: Delgetti
- Simon Oakland: Sam Bennett kapitaina
- Norman Fell: Baker kapitaina
- Robert Duvall: Weissberg (taxilaria)
- Georg Stanford Brown: Willard medikua
- Justin Tarr: Eddy
- Carl Reindel: Carl Stanton
- Felice Orlandi: Albert Renick
- Vic Tayback: Pete Ross
- Robert Lipton: 1. laguntzailea
- Ed Peck: Westcott
- Pat Renella: Johnny Ross
- Paul Genge: Mike
- John Aprea: Hiltzailea
- Al Checco: Desk Clerk
- Bill Hickman: Phil
Remove ads
Kanpo estekak
- Bullit filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads