Céline Joséphine Bidard de la Noë

idazle frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Céline Joséphine Bidard de la Noë
Remove ads

Céline Joséphine Bidard de la Noë (Rennes, 1835eko apirilaren 7aLe Mans, 1926ko azaroaren 4a), Paria Korigan izengoitiaz ere ezaguna, frantziar idazlea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

Théophile Bidard zuzenbide irakaslearen eta Léonie Belloisen alaba, Céline Joséphine Bidard Rennesen jaio zen 1835ean[1][2]. 1854an Aristide Louis Barbe-Mintière abokatuarekin ezkondu zen hiri berean, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen[3].

1881ean lehen bi idazlan argitaratu zituen La Nouvelle Revue aldizkarian, Récits de la Luçotte eta Deux contes. Hurrengo urtean alargundu zen, eta 1883an Émile Lévy margolariarekin ezkondu zen Parisen[4].

La Nouvelle Revue, La Revue politique et littéraire, La Grande Revue eta Le Gaulois aldizkarietan kolaboratu zuen, eta geroago ipuinak eta eleberriak liburu moduan argitaratzen hasi zen.

1890ean bigarren senarra ere hil zitzaion. 1901ean azken eleberria, Miséricorde, kaleratu zuen Jules-Amédée Barbey d'Aurevillyren aitzinsolasarekin.

Azken urteak Le Manseko Maillets kaleko 98. zenbakian eman zituen, eta 1926an han hil zen, 91 urte zituela, «Renée [sic] Bidart de la Noë, Lévyren alarguna» bezala[5][6].

Remove ads

Omenaldiak

2017ko martxoaren 20an, Rennesko pasealeku bati Paria-Korigan izena jarri zioten[3].

Lanak

Eleberriak
  • L’Idiot (1882)
  • Just Lhermenier (1884)
  • Une passion (1886)
  • Les Ardents (1887)
  • Le Tréfonds (1888)
  • La Grande-Janic (1889)
  • L’Infirme (1889)
  • Miséricorde (1901)
Ipuin bildumak
  • Récits de la Luçotte (1882)
Ipuinak
  • Le Lac de Thun (1882)
  • Le Cerisier (1883)
  • Le Mutilé (1883)
  • L’Aile de papillon et les Fourmis (1884)
  • Confession d’une femme (1884)
  • Le Chat enragé (1885)
  • Un début (1888)
  • Ludibria ventis, L’oiseau abandonné (1888)
  • Madame Lebreton (1891)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads