Cabaret (filma)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Cabaret (filma)
Remove ads

Cabaret 1972an Bob Fossek zuzendutako filma da, Christopher Isherwooden The Berlin Stories eleberrian oinarrituta.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...
Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1930eko hamarkadako Berlinen, Weimar Errepublikaren bukaeran, Sally Bowles estatubatuarrak (Liza Minnelli) Kit Kat Club kabaretean abesten du, Zeremonien Nagusiaren (Joel Grey) zuzendaritzapean. Bryan Roberts idazle britainiarra (Michael York), Berlingo ostatu batera heldu da non Miss Schneider (Elisabeth Newman) nagusia, Miss Kost (Helen Vita) emagaldua eta Herr Ludwig (Ralph Walter) eleberri pornoen argitaratzailea bizi dira. Bryanek Sally ezagutu eta honek Firtz Wendel (Fritz Wepper) aurkeztu eta gero, Bryanek Firtzi ingelesezko klaseak emango dizkio.

Klaseetan, Fritzek Natalia Landauer (Marisa Berenson) judua ezagutu eta maiteminduko da. Bitartean, Maximiliam (Helmut Griem) aristokrata bisexualak Sally eta Bryanekin harremanetan hasten du.

Azkenean, Maximiliamek Alemaniatik ihes egingo du, Sallyk haurdun geratu eta abortatuko du, Bryanek etxera itzuliko da eta Natalia eta Fritzek elkarrekin ezkonduko dute.

Remove ads

Pertsonai nagusiak

  • Liza Minnelli: Sally Bowles
  • Michael York: Bryan Roberts
  • Joel Grey: Zeremonien Nagusia
  • Helmut Griem: Maximilian von Heune
  • Fritz Wepper: Fritz Wendel
  • Marisa Berenson: Natalia Landauer
  • Elisabeth Newman: Miss Schneider
  • Helen Vita: Miss Kost
  • Ralph Walter: Herr Ludwig

Abestiak

Abesti guztiak John Kanderrek eta Fred Ebbek moldatuak

  1. "Willkommen" - Joel Grey
  2. "Mein Herr" - Liza Minnelli
  3. "Tiller Girls" - Joel Grey
  4. "Maybe This Time" - Liza Minnelli
  5. "Money, Money" - Joel Grey
  6. "Two Ladies" - Joel Grey
  7. "Heiraten" - Greta Keller
  8. "Tomorrow Belongs To Me" - Oliver Collignon
  9. "If You Could See Her" - Joel Grey
  10. "(Life is a) Cabaret" - Liza Minnelli

Sariak

Cabaretek 10 Oscar Sarietarako izendapenak lortu zituen 1973an, eta zortzi lortu: zuzendari onenarena (Bob Fosse), emakumezko aktore onenarena (Liza Minnelli), gizonezko bigarren mailako aktore onenarena (Joel Grey), argazkigintza onenarena, muntatze onenarena, soinu banda onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena eta soinu onenarena (hala ere, ez zuen film onenarena lortu The Godfather garailea izanik).

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads