Camille Chamoun

From Wikipedia, the free encyclopedia

Camille Chamoun
Remove ads

Camille Chamoun (Deir-el-Qamar, Libano, 1900eko apirilaren 3a - Beirut, Libano, 1987ko abuztuaren 7a) Libanoko politikaria izan zen.

Datu azkarrak Member of the Parliament of Lebanon (en), President of the National-Liberal Party of Lebanon (en) ...
Remove ads

Biografia

Katoliko maronita zen. Errepublikako lehendakari izan zen 1952-1958 urte-bitartean. Estatu Batuen aldeko haren politikak musulmanen aurkako gerra piztu zuenean (Estatu Batuetako indarrak Beiruten sartu ziren 1958an), Chamounek dimititu egin zuen. Geroago, Alderdi Liberal Nazionalista eskuindarra sortu eta diputatu hautatu zuten (1960).

1964ko hauteskundeetako porrotaren ondorioz, Pierre Gemayelen Alderdi Falangistarekin elkar hartuta, 30 diputatu lortu zituen eskuin muturreko taldea sortu zuen. Chamounek, 1973an, 2.000 lagunez osaturiko milizia armatua antolatu zuen, gerrillari palestinarrei aurre egiteko. Bi urte geroago, Barne Arazoetako ministro izendatu zuten Rashid Karamiren gobernuan. Milizia kristauen ordezkaria izan zen Libanoko Bakearen Aldeko Bilkuran (Lausana, 1984).

Remove ads

Erreferentziak

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads