Camille Chautemps
politikari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Camille Chautemps (Paris, 1885eko otsailaren 1a - Washington, 1963ko uztailaren 1a) frantziar politikaria izan zen. Hiru aldiz izan zen Frantziako lehen ministro.
Alderdi Erradikaleko kidea izan zen, baita bere familia ere. Abokatua eta errugbi jokalaria izan zen Stade Français Paris taldean. 1906an sartu zen Frantziako Ekialde Handian eta 1940an utzi zuen masoneria.
Diputatua, senataria eta Édouard Herriot, Paul Painlevé eta Aristide Brianden gobernuetako kidea izan zen. Ezkerreko zentroko bi koalizio-gobernu zuzendu zituen, 1930eko otsailetik martxora eta 1933ko azarotik 1934ko urtarrilera. Bigarren gobernua Stavisky aferraren ondorioz erori zen.
Léon Blum Fronte Popularraren gobernuan Estatu ministro izan zen 1937an. 1937ko ekainean Blum ordezkatu zuen lehen ministro karguan. Franko debaluatu eta trenbideak nazionalizatu zituen.
1938ko martxoan amaitu zuen agintaldia, eta geroago lehen ministrorde izan zen Édouard Herriot, Paul Reynaud eta Philippe Pétainekin. Alemaniaren inbasioaren aurrean, armistizioa onartzeko presioa egin zuen.
Estatu Batuetara bidali zuten misio ofizialean, eta han Pétainen gobernutik urrundu zen. Frantzian kondenatu zuten etsaiarekin kolaboratzeagatik eta 1954an amnistiatu zuten.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
