Caroline Gravière

idazle belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Estelle Marie Louise Ruelens[1], jaiotzez Crèvecœur[2] (Brusela, 1821eko maiatzaren 27aSaint-Josse-ten-Noode, 1878ko martxoaren 20a), Caroline Gravière eta Michel Fleury izengoitiz ere ezaguna, belgikar idazlea izan zen[2].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

Seneffe ondoko Arquennes herriko notario ohi baten alaba, Estelle Marie Louise Crèvecœur Bruselan jaio zen. Bere ama, jaiotzez Triponetty abizena zuela, XVII. mendean Bruselara etorritako bankari italiarren ondorengoa zen. 1848an, Charles Ruelensekin ezkondu zen, Belgikako Errege Liburutegiko arduradun bihurtu zena. Sei seme-alaba izan zituen, baina horietako bi gaztetan hil ziren[2]. 1878ko martxoaren 20an hil zen minbiziaren ondorioz[3].

Remove ads

Obra

1864an, lehen eleberria idatzi zuen, Une histoire du pays, Michel Fleury izengoitia erabiliz. Hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen, besteak beste, Revue trimestrielle eta Revue de Belgiquen, Caroline Gravière izengoitiaz sinatuz. Gainera, ipuin laburrak eta folletoiak argitaratu zituen L'Étoile belge eta La revue moderne aldizkarietan. Bere eleberririk arrakastatsuena La Servante izan zen[2], 1872an argitaratua[4]. Bere liburuak nederlanderara, alemanera eta ingelesera itzulita daude[5].

Remove ads

Lanak

  • Sarah (?)
  • Une histoire du pays (1864)
  • Un lendemain (1867)
  • Sur l’océan (1867)
  • Le Vieux Bruxelles (1867)
  • Une expérience in anima vili (1867)
  • La Servante (1872)
  • L’Énigme du docteur Burg (1872)
  • Gentilhommière d’aujourd’hui (1872)
  • Le Bon Vieux Temps (1872)
  • Mi-la-sol (1872)
  • Sainte-Nitouche (1873)
  • Choses reçues (1873)
  • Un paradoxe (1875)
  • Une Parisienne à Bruxelles (1875)
  • Le Sermon de l’abbé Goyet (1876)
  • Un héros (1877)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads