Clunyko abadia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Clunyko abadia (Cluni edo Clugny ere bai; frantsesez: Abbaye de Cluny) antzinako beneditar monasterioa da, Frantziako Cluny udalerrian dagoena.
Remove ads
Historia
Clunyko abadia 910eko irailaren 2an sortu zuen Gilen I.a Akitaniako dukeak. Bernon Baumekoa ezarri zuen abade, eta abadia berehala Sergio III.a aita santuaren agindupean jarri zuen. Benedikto Nursiakoaren arauak gorde behar bazituen ere, jaun eta apezpikuengandik libre aritzeko eskubidea jaso zuen. Aitasantutzarekin harreman estuak izateko berezitasun horrek, bertako abadeen itzal handiak (Odon Santua, Odilon Santua, Hugo Handia Santua) eta urteetan aurrera jo ahala bere mendean hartu zituzten lurraldeen hedadura handiak (1.200 etxe inguru Hugo Handia Santua abadea hil zenean, 1109. urtean), XI. mendeko garrantzizko erlijio erreformagune bihurtu zuten. Cluny hiria, Borgoina eskualdeko Saona eta Loira departamenduan kokatua (Frantziako erdi-ekialdean), antzinako abadiaren inguruan hazi zen.
Clunyn egon zen beste zenbait pertsonaia ospetsu: Hildebrando Santua (Gregorio VII.a aita santua), Petri Agurgarria abadea, ordena Bernardo Clairvauxkoaren erasoetatik babestu zuena.
Remove ads
Arkitektura
Artean ere Clunyn abiarazi zen eraberritzeak eragin handia izan zuen, ordu arteko molde erromanikoaren bilakaera gauzatu baitzuen. Eliza neurri handiko eraikuntza da. Kanoi ganga zorrotza eta leiho zabalez hornituriko sasi-triforioa ditu, atari zabalak eta hiru kanpandorre karratu oso garaiak kanpoaldean. Erromako San Petri basilika eraiki zen arte, kristautasunak izan zuen elizarik handiena izan zen. XIX. mendearen hasieran suntsitu zuten ia erabat.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads