Coláiste na hÉireann
Graduondokoak irlanderaz eskaintzen duen unibertsitatea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Coláiste na hÉireann (irlanderaz ˈKʊlˠɑːʃtʲə nˠə ˈheːɾʲən̪ˠ ahoskatua; ingelesez: College of Ireland; euskaraz: «Irlandako Ikastetxea») graduondokoak irlanderaz ematen dituen Dublingo unibertsitatea da, itzulpengintzaren eta irlanderaren ikasketetan tituluak eskaintzen dituena. [1][2]
Remove ads
Historia
Gaelchultúr 2004an sortu zen Irlandan kultura eta hizkuntza gaelikoa sustatzeko helburuarekin.[3] Hainbat testuliburu argitaratu eta ikastaroak eman ditu ordutik.[4]
2013an, QQI/HETAC erakunde ofizialak Gaelchultúr-ri aitorpena eman zion hirugarren zikloko hezkuntza-erakunde gisa aritzeko, ofizialki aitortutako tituluak emateko gaitasuna duena, horrela sortu zen Coláiste na hÉireann. Posizio paregabea hartzen du irlanderaren bidez jarduten duen hirugarren zikloko erakunde independente gisa.[5] Hori, Acadamh na hOllscolaíochta Gaeilge-ren bederatzi urte lehenago sortu zela kontuan hartu gabe; akademia hori NUI Galwayren parte da eta, beraz, ez da independentea.[6]
Gaelchultúr erakundea ez zen desagertu Coláiste na hÉireann sortu arte.[7] Hala ere , de facto, funtzionatzen jarraitzen du, bi izenak sinonimotzat hartzen baitira maiz.[2]
Remove ads
Ikastaroak
Itzulpengintzako Graduondoko Diploma
Coláiste na hÉireann-ek eskaintzen duen ikastaro nagusia Itzulpengintzako Graduondoko Diploma da (Dioplóma Iarchéime san Aistriúchán; NFQ 9. maila). [8] [9] Hori hiru seihilekotan egiten da ikasketa erdipresentzialaren bidez.[10] Aurrez aurreko saioak hileko larunbat batera mugatuta daudenez, programa honek ez ditu lanaldi osoko lanean ari diren ikasleak baztertzen.[11]
Hiru gai-multzo jorratzen ditu: itzulpengintzaren teoria, hizkuntzaren zehaztasuna eta aberastasuna, eta itzulpen-praktika. Legeen itzulpengintza eta itzulpen-teknologia ere ere irakasten dira. [12]
Lanbiderako Irlanderaren ziurtagiria
Gaelchultúr-ek lanbiderako irlanderaren Ziurtagiria lortzeko ikastaroak eskaintzen ditu (Teastas sa Ghaeilge Ghairmiúil). Hauek hizkuntza maila desberdinetan daude erabilgarri, hasiberritik aurreratuetaraino. Tituluaren kategoria NFQ 3-6 mailen arteko izaten da, hizkuntza mailaren arabera.[13]
Sektore publikoko erakunde askotan Irlanderazko zerbitzuak eskaintzeko dituzten legezko betebeharren eta horietan dituzten benetako gaitasunen artean hutsune nabarmena egoten da. Hutsune hori betetzen laguntzera bideratuta daude ziurtagiri hauek, batez ere.[14] [15]
Remove ads
Lankidetza
"Irlandera aplikatua" masterra
2008ko hasieratik ari da Gaelchultúr kolaboratzen DIT 's Eskolarekin (Hizkuntza-, Lege- eta Gizarte Zientzien Eskola) "Irlandera aplikatua" Masterra kudeatzeko (MA sa Ghaeilge Fheidhmeach). Ikastaroa hainbat urtez eman da. [16] [17]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads