Egile-eskubideak

jabetza intelektuala babesteko eskubidea From Wikipedia, the free encyclopedia

Egile-eskubideak
Remove ads

Egile-eskubideak edo copyright (euskaraz: «kopiatzeko eskubidea») egileei lan bat egiteagatik, izan literarioa, artistikoa, edo zientifikoa, argitaraturik egon edo ez, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzo bat da. Lan hori publikaturik egon edo lan berria bada eskubide berberetara atxikitzen dela ziurtatzen dio legeak egileari.[1]

Thumb
copyright "©" ikurra lan bat egile eskubideetara atxikitzen dela adierazteko erabiltzen da.

Bi eskubide mota ditu egile batek: moralak eta ondarezkoak. Eskubide moralak iraunkorrak dira, utziezinak, desjabetu ezinak eta ez dute preskribatzen. Ondare-eskubideak edo copyright-eskubideak ekonomikoak, transferigarriak eta iraupen mugatukoak dira. Ondare-eskubideak, oro har, ustiapenekoak dira. Eskubide hori hirugarrenei laga ohi zaie kontratu bat sinatuz. Eskubide horren lagapen osoa edo partziala lau motatakoa izan daiteke: erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa eta eraldaketa.

Lan bat jabari publikora, jabetza publikora, atxikitzen da berekiko dauden ondare eskubideak desagertzen direnean. Egilearen heriotza gertatzen denetik aurrera suertatzen da hau orokorrean. Hala nola, europar zuzenbidean, egilearen heriotza gertatu eta 70 urteetara. Hori gertatu eta gero, eskubide moralak errespetatuaz lan hau modu aske batean erabili daiteke.

Copyrightak kopiak egiteko eskubidea eta kopien gaineko kontrolaren eskubidea ematen dio horren jabe denari. Egileari edo obraren jabegoa erosi duenari. Horrela, sorkuntzako lanak egiten dituztenek beren obrak babesteko eta haien jabegoa dutela adierazteko sorturiko legezko formula da. Hasieran liburuen gaineko eskubideak hartzen zituen bere baitan soilik, baina gaur egun aldizkari, egunkari, mapa, antzerki, film, telebistako saio, ordenagailuetarako programa, fitxategi informatiko, argazki, irudi, bideo, audio, koadro eta abarren kasuan ere erabiltzen da, hau da, jabego intelektual edo artistiko oro babesten ditu.

Jabego honen arabera, inork egile-eskubideez babesturiko zerbait (gauzaki bat) erosten badu, gauzakia izango da eroslearena, baina ezingo du haren kopiarik egin, ez saldu, legez kanpokoa baita, eta eskubide hori editorearen, idazlearen, egilearen edo copyrighta duenaren eskubidea baita. Copyrightez babesturiko kopiarik egin nahi izanez gero, baimena eskatu behar zaio eskubidearen jabeari, eta normalean kuota bat ordaindu behar izaten da.

Dena dela, eta sistema hori nahiko garbia den arren, sorkuntzaren zenbait alorretarako oso zaila da jabego eskubidea babestea, adibidez, musikaren kasuan; behin musika bat argitaratuta askotan gertatu ohi da ezer ordaindu gabe, baimenik eskatu gabe, berriro jotzea musika hori, nahiz eta legez royalty izeneko eskubidea ordaindu behar zaion jabeari, eta antzera gertatzen da, besteak beste, antzerkian ere. Bestalde, eta egile-eskubideek sorkuntzazko lan gehienak babesten dituzten arren, ezin babestu dira lan artistiko eta intelektual guzti-guztiak ere; horrelako kasu bereziak dira, esaterako, ideiak, izenak eta izenburuak.

Ideien kasuan, ezin da haien gaineko jabego eskubiderik ezarri, baldin eta ez badira liburu, marrazki edo musika lan ukigarri bihurtzen; izenak ere ezin dira babestu baldin eta ez badira leku jakin batzuk adierazteko, eta izenburuak, azkenik, behin eta berriro errepika daitezke, nahiz eta izenburu horrek adierazten dituen gertaerak, musika eta abar desberdinak izan.

Copyright eskubidea XX. mendeaz gero hasi zen erabiltzen batez ere. Aurretik sorturiko oso lan gutxi daude babestuak eta horrela ondare publikoa osatzen dute antzinako liburu, musika eta abarrek.

Remove ads

Plagioa, pirateria

Jabego eskubidea urratzeko bi modu nagusi daude. Batetik plagioa eta bestetik pirateria delakoa.

Plagioa beste egile baten obra norberarena balitz bezala argitaratzean datza, eta oro har, banakoek egindako lege urratzea izaten da (abeslariek, idazleek, etab.).

Pirateriari dagokionez, berriz, gizabanako baten ekintza izan daiteke, baina taldeek (enpresek, konpainiek) egiten dute batez ere, eta egilearen baimenik gabe egile-eskubideez babesturiko materiala argitaratzean datza. Aurrerapen teknologikoekin aski erraza da, gaur egun, pirateria, edonork bikoiztu baititzake programak, bideoak, telebistako saioak, etab.

Legediari dagokionez, herrialde bakoitzak ditu egile eta artisten jabego eskubideak babesteko bere lege bereziak. Lehenengo legeak Britainia Handian eman ziren, 1710ean. Dena dela, badira nazioarteko zenbait hitzarmen, adibidez, Bernako Hitzarmena, 1886koa, Buenos Aireskoa edo Panamerikarra, 1910ekoa, eta, batez ere, Genevakoa edo Copyrightaren Hitzarmen Unibertsala deritzona, 1952an sinatua. Hitzarmen horretan herrialdeek batzuek besteen ondare intelektual eta artistikoa babesten dituzten copyright legeak ezagutzeko konpromisoa hartu zuten, herrialde batek babesten duen ondarea beste batzuetan ere babestearren. 1952. urteko hitzarmenean ondare babestuek eskubideen jabearen eta argitalpen urtearen alboan © zeinua jarri behar dela adostu zuten.

Remove ads

Bestelako lizentziak

Thumb
Creative Commons lizentzien taula argigarria:██ Copyright-dun lizentzia██ Wikimedia Commons proiektuarekin bateragarriak ez diren Creative Commons lizentziak██ Wikimedia Commons proiektuarekin bateragarriak diren Creative Commons lizentziak

Copyright-ez gain lizentzia ezberdin ugari daude,[2] eta bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditu: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako. Bestelako lizentzien artean erabilienak Creative Commons lizentziak dira, orokorrean edukien zabalkuntza librea onartzen dute guztiek, baina CC lizentzia orokorrari zenbait atributu murriztaile gehitu dakioke.

Creative Commons lizentzien atributua

Creative Commonsen lizentzia desberdinak propietate-konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak hauek dira:

  • Aitortu (BY, Attribution): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
  • EzKomertziala (NC, NonCommercial): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
  • LanEratorririkGabe (ND, NoDerivativeWorks edo NoDerivs): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
  • PartekatuBerdin (SA, ShareAlike): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.

Esate baterako, Wikipediako edukien lizentzia CC BY-SA da.[3][4]

Creative Commonsek eskaintzen duen beste lizentzietako bat "Developing Nations" deiturikoa da. Lizentzia honen arabera egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.

Remove ads

Gehien erabiltzen diren zazpi CC-lizentziak

Gehien erabiltzen diren zazpi lizentziak taula honetan agertzen dira. Horien artean daude Wikimedia Fundazioak onartzen dituenak—jabari publikokoa eta bi aitorpen-lizentziak (BY eta BY-SA)— hiru horiek onartzen dituzte trukaketa eta berregitea (lan eratorriak sortzea), baita merkataritza-erabilera ere, betiere egilea nor den aitortzen bada.[5]

Informazio gehiago Ikonoa, Deskribapena ...

Creative Commons lizentziadun proiektu batzuk

Atari, blog, eransketa eta artxiboak

  • Badok.eus
  • Flickr (2017. urteko datuen arabera, Creative Commons lizentziarekin lan gehien partekatu duen plataforma: 415,1 milioi lan)[4].
  • Internet Archive
  • Wikimedia Commons
  • Ourmedia
  • deviantART
  • ccMixter
  • MobuzzTV
  • Xataka Móvil
  • Jamendo
  • Aikor.eus Txorierriko albisteak

Argitalpen akademikoak

  • Entelequia
  • Revista Interdisciplinar

Prentsa

Euskaraz argitaratzen den prentsak Creative Commons lizentziak hautatu izan ditu:

Telebista

Kartografia

IKT

Remove ads

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads