Criminal Minds

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Criminal Minds (euskaraz: «Adimen Kriminalak») AEBtako telesaila bat da. 2005eko irailaren 22an estreinekoz CBS katean aireratu zen. FBI-ren Jokaera Analisiaren Unitatearen kideen lana erakusten du. Kriminologiaren adar desberdinetako taldea da, analisi psikologiko eta kriminologikoak kriminalei egiten aritzen dena bere harrapaketa errazteko.

Datu azkarrak Jatorria, Sortzailea(k) ...

2013ko maiatzaren 9an, CBS-ak Adimen Kriminalak berritu zuen bederatzigarren denboraldirako, 2014ko martxoaren 13an hamargarren baterako eta 2015eko maiatzaren 11an beste bi gehiagorentzat.

The Mark Gordon Company-ek programa produzitzen du, CBS Television Studios eta ABC Studios-ekin batera.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Virginiako Quantico hiriko Jokaeraren Analisi Unitatea FBIren saila bat da.

Telesailak unitate horretako profilatzaile kriminalen nondik norakoak jarraitzen ditu, honen buru lehenbiziko denboraldietan Jason Gideon (Mandy Patinkin) eta gainontzekoetan Aaron Hotchner (Thomas Gibson) delarik. Profilatzaile hauek AEBetan barna mugitu ohi dira (noizbait baita beste herrialde batzuetan ere), tokian tokiko polizia aholkatu eta serieko hiltzaileak atzeman asmoz. Unitatea osatzen duen agente bakoitzak bere berezko nortasuna edo izaera du, denok elkarlanean aritzen direlarik.

Lehenengo denboraldirako, Gideon, Hotchner, Derek Morgan (Shemar Moore), Spencer Reid (Matthew Gray Gubler), Noelle "Elle" Greenaway (Lola Glaudini), Jennifer Jareau (A.J. Cook) eta Penelope García-k (Kirsten Vangsness) osatzen dute taldea.

Bigarren denboraldian, Emily Prentiss (Paget Brewster) agenteak Greenaway ordezkatzen du. David Rossi (Joe Mantegna) hirugarren denboraldian sartzen da, Patinkin honetan ateratzeari uko egiten diolako.

Laugarrenean, Jordan Todd (Meta Golding) pertsonaia errepikari bezala sartzen da, A.J ordezkatzeko haurdun zegoen bitartean.

Remove ads

Pertsonaiak

Informazio gehiago Pertsonaia, Aktorea ...
  Pertsonaia nagusia.
  Ohiko pertsonaia.
  Denboraldi horretan ez zuen parterik hartu.
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads