Croydon

From Wikipedia, the free encyclopedia

Croydon
Remove ads

Croydon (ingelesez: London Borough of Croydon) Londresko udalerrietako (borough) bat da, hegoaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 379.000 biztanle zituen 86,52 kilometro koadroko azaleran. Londresko udalerrien artean populazio handiena duena da.

Datu azkarrak Administrazioa, Alkatea ...
Remove ads

Historia

VIII. mendean saxoiak ezarri ziren bertan eta Crogdene izena eman zioten. XI. mendean normandiarrek inbaditu zutenerako Croydionek 365 biztanle zituen. 1086ko Domesday liburuak merkatu herria zela aipatzen du eta mendeetan zehar hala jarraitu zuen. Landare ikazkintza, larrugintza eta garagardogintza izan ziren herriko jarduera ekonomiko nagusiak.

1803. urtean trenbideak Londresekin lotu zuenean Surrey konderriko hiri handiena bihurtu zen. XX. mendean metalgintza eta automozio industria garrantzitsuak ezarri ziren bertan eta Croydon aireportua ere ireki zen, 1920ko hamarkadan Londresko aireportu hndiena izan zena. 1965 urtean gaur egungo udalerria eratu zen. Hiru aldiz eskatu du hiri estatusa baina oraindik ez du lortu.

Remove ads

Auzoak

Barrutia honako auzoek osatzen dute:

  • Addington
  • Addiscombe
  • Broad Green
  • Coombe
  • Coulsdon
  • Croydon
  • Forestdale
  • Hamsey Green
  • Kenley
  • New Addington
  • Norbury
  • Purley
  • Sanderstead
  • Selhurst
  • Selsdon
  • Shirley
  • South Croydon
  • South Norwood
  • Thornton Heath
  • Upper Norwood
  • Waddon
  • West Croydon
  • Woodcote
  • Woodside

Kirolak

Croydonen bada Premier Leaguen ari den futbol taldea, Crystal Palace FC.

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads