Galanperna zokousain

From Wikipedia, the free encyclopedia

Galanperna zokousain
Remove ads

Galanperna zokousaina (Cystoderma amianthinum) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina jangarria ere ez, usain sendo eta desatsegina baitu eta zaporegabea da.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Basionimoa ...
Remove ads

Deskribapena

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Kolorea asko aldatzen da, gehienetan hori-okretik hori-herdoil kolorera. Ganbila, ondoren laua, batzuetan titi batekin, pikortsu-irintsua edo pixka bat ezkatatsua. Sarritan erradialki kizkurrekin eta ertza bananduta dauden hegal pikordun batez estalita.

Orriak: Zurixkak edo zuri-horixkak, ez oso estu, desberdinak, itsatsiak eta kolore bereko orritxo ugarirekin.

Hanka: Zilindrikoa, mehea eta luzea. Hori argia eraztunaren gainetik, pikortsua azpitik eta kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Horixka, mehea eta fina. Usaina nahiko handia du.[2]

Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Amianthinum epitetoa latinetik dator, amiantoari datxekiola esan nahi duen "Amianthinum" hitzetik. Haritsua delako.

Remove ads

Jangarritasuna

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

Cystoderma granulosum delakoarekin, lehoi kolorekoa. Cystoderma cinnabarinum-ekin, kolore ederrekoa, gorri-zinabrio kolorea du bai kapelan eta bai oinean. Cystoderma haematites-ekin, oin sendoagoa du eta gorri-ardo kolorea. Cystoderma carcharias-ekin, haragi kolore zurbila du. Cystoderma ambrosii-ekin, honek kolore zuria du.

Sasoia eta lekua

Udaberritik udazkenera, erretxinadun basoetan, batez ere lurzoru hezeetan.[4]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Zeelanda Berria.

Erreferentzia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads