D bitamina

From Wikipedia, the free encyclopedia

D bitamina
Remove ads

D bitamina gizakiak erabiltzen duen bitaminetako bat da. Ez da bitamina bakarra, bitamina-multzoa baizik: D1, D2, D3, D4 eta D5 dira D bitamina mota nagusiak.

Datu azkarrak Mota, Erabilera ...
Thumb
Kolekaltziferola (D3 bitamina)
Thumb
Ergokaltziferola (D2 bitamina)
Remove ads

Egitura kimikoa eta ezaugarriak

D bitamina guztiak liposolugarriak dira eta esterolen egitura kimikoa dute. Termoegonkorrak dira eta egosketak ez ditu suntsitzen.

Eskuratzeko bidea

D bitamina bi eratan lor daiteke:

Gomendatutako dosia egunean 5 mg-koa da eta, lehen esandakoaren arabera, udan gutxiago behar izaten da eguzkia medio.

Garrantzi biologikoa

D bitaminaren funtzio nagusia kaltzioa eta fosforoaren heste-xurgapena erraztean datza. Modu horretan D bitaminak hortzetan eta hezurretan kaltzioaren pilaketa eragiten du. Bitaminarik ezean hezurrak bigundu eta deformatu egiten dira. Honetaz gain, ikerketa berriek immunitate-sistema modulatzen duela erakusten dute [1] [2].

Gabeziak aspaldidanik ezagutzen den errakitismoa eragiten du haurrengan. Gaixotasun honen eraginez hezurrak behar bezala garatzen ez direnez, okertu eta deformatu egiten dira. Eritasun hori duten pertsonek eguzkia eta aurrez aipatutako janariak hartu behar dituzte, ahal duten neurrian. Helduengan bitaminaren gabeziak osteoporosia eta osteomalazia eragiten du. Gaixotasun hauetan guztietan akatsak agertzen dira osifikazio-prozesuan: hezurrak ahuldu eta deformatu egiten dira.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads