Debrecen

From Wikipedia, the free encyclopedia

Debrecenmap
Remove ads

Debrecen (IPA: /'dɛbrɛtsɛn/, latinez: Debrecinum; alemanez: Debrezin edo Debreczin; polonieraz: Debreczyn; errumanieraz: Debreţin; eslovakieraz: Debrecín; lituanieraz: Debrecenas; letonieraz: Debrecena; serbieraz: Дебрецин, Debrecin; kroazieraz: Debrecin; grezieraz: Ντέμπρετσεν) Hungariako ipar-ekialdeko hiria da, Hajdú-Bihar konderriko hiriburua. Iparraldeko Lautada Handiko hiri nagusia eta herrialdeko bigarren handiena da. 2015ean 203.506 biztanle zituen[1].

Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...
Remove ads

Historia

XIV. mendean sortu zen; nekazari herria izan zen 1945era arte. Hungariarren kalbinismoaren gunerik garrantzitsuena izan zen, eta «Erroma kalbinista» edo «Hungariako Geneva» izenaz ere ezagutzen zen.

Bertan aldarrikatu zuen Hungariako independentzia Lajos Kossuth politikariak 1849an. Behin-behineko gobernuaren egoitza izan zen 1944-1945 bitarteko urteetan.

Klima

Debrecengo klimak ozeaniko epelaren (Cfb Köppen klima sailkapenean) eta kontinentalaren (Dfb) arteko ezaugarriak ditu.

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Debrecen), Hila ...
Remove ads

Biztanleria

2011n Debrecenen 204.834 lagun bizi ziren; etniari dagokionez, % 84,8 hungariarrak ziren, % 0,6, alemaniarrak eta % 0,6, ijitoak[3].

Bilakaera demografikoa (1784-2015)

Ekonomia

Doikuntza eta botika industriak daude. Unibertsitatea dago.

Hiri senidetuak

Debrecen hiri hauekin senidetua dago:

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads