Ekaitz (meteorologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Meteorologian, ekaitza[1][2] —Hegoaldean denboralea[3][4] eta Ipar Euskal Herrian soberna[4] ere deitua— haize-abiaduraren Beaufort eskalako 10 indarra da, 48 eta 55 korapilo arteko abiadura duen haizeari dagokiona.[5] Harearekin (simuna), elurrarekin (bisutsa) edo euriarekin batera izan daiteke.
- Artikulu hau haize-abiaduraren Beaufort eskalako 10 indarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ekaitz (argipena)».

Ekaitza haizeak 60 km/h-tik gora jotzen duenean hasten da. Bere indarrak, orduan, zuhaitzetako adarrak txikitzen ditu, eta gizakiarentzat zailagoa bihurtzen da haize horren kontra joatea. Itsasoan, olatuen altuera 4 metrotik gorakoa da, eta haizeak aparrak ateratzen ditu gailurretara. Honen indarra are gehiago handitzen bada, denboraletik ekaitz gogorrera pasatzen da. Itsaso zabaleko denboralea arriskutsua izan daiteke behar adina neurri eta baliabide hartzen ez badira.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
