Descendents
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Descendents Los Angelesen (Kalifornia, Estatu Batuak) sortutako Hardcore taldea da. 30 urtetik gorako ibilbidea izan arren, sei disko soilik kaleratu dituzte: horren arrazoi nagusietako bat urteetan zehar taldeak izan dituen formazio aldaketak dira.
Remove ads
Taldekideak
- Milo Aukerman - Ahotsa
- Stephen Egerton - Gitarra
- Karl Alvarez - Baxua
- Bill Stevenson - Bateria
Lehenagokoak
- Dave Nolte- Ahotsa
- Frank Navetta (†) - Gitarra
- Tony Lombardo - Baxua
- Ray Cooper - Ahotsa eta gitarra
- Doug Carrion - Baxua
Historia
Hasiera
Taldea 1978an sortu zuten Frank Navetta, Tony Lombardo eta Bill Stevensonek. Hirukote moduan, lehen singlea kaleratu zuten (Ride the Wild / It's a Hectic World). Bigarren lanerako, 1980an Milo Aukerman kantaria sartu zen. Horrela, Fat izeneko EPa kaleratu zuten 1981ean. Horrez gain, oso ezagunak egin ziren komikiak ere marrazten hasi zen Milo.
1982an Milo Goes to College diskoa kaleratu zuten New Alliance Recordsen laguntzarekin, SST Records zigiluak berrargitaratu zuena 1987an. Taldearen esanguratsuena izatera iritsi zen. Haren hamabost kanten bidez, garai hartako punk, hardcore eta pop doinurik onenak elkartzea lortu zuten.
Lehen zatiketa eta elkartzea
Milo Goes to College kaleratu ostean, Milok taldea utzi zuen, unibertsitateko ikasketetan zentratzeko. Horrek taldearen lehen zatiketa ekarri zuen. Haren ordez, Ray Cooper hasi zen taldean kantatzen. Stevensonek ere taldea utzi zuen Black Flagen jotzeko eta ez zen taldera itzuli 1985 arte. Urte horretan, I Don't Want to Grow up diskoa kaleratu zuten: bertan Frank Navettak jada ez zuen parte hartu eta haren ordez Cooperrek hartu zuen gitarra jotzeko ardura, urte horretarako, Milo taldera itzuli baitzen. Dave Lombardok ere baxua jotzeari utzi zion eta haren ordez Doug Carrion sartu zen: Anti taldean jotzen zuen lehenago.
1986an Enjoy! kaleratu zuten. Bertan Beach Boys taldearen Wendy kantaren bertsio bat sartu zuten. Disko horren promozioko biran taldeak beste aldaketa batzuk izan zituen, Ray Cooperrek eta Doug Carrionek utzi baitzuten. Carrion adibidez, Dag Nastyn jotzen hasi zen. Haiek ordezkatzeko, Stephen Egerton eta Karl Alvarez sartu ziren, biak lehenagotik Massacre Guys taldean ibiliak. Formazio berri horrekin, All diskoa kaleratu zuten 1987an, SST Records zigiluarekin egin zuten lehena.
Zatiketen jarraipena
All eta FinALL izeneko birak egin ondoren, Milok taldea utzi zuen berriz ere 1987an. Horren ondorioz taldean geratzen ziren hirurek (Stevenson, Alvarez eta Egerton) ALL taldea sortzea erabaki zuten. Haiekin batera, Dave Smalley (Dag Nastyko kantari ohia) hasi zen. Talde horrekin 1995 arte ibili ziren. Urte horretan, kideak berriz elkartu ziren. Hala eree, 1987 eta 1995 urteen bitartean, ALL taldearen zazpi disko kaleratu zituzten eta nahiz eta Descendents geldirik egon tarte horietan, 1991n, Somery izeneko bulduma kaleratu zuten.
1996an, estudiora itzuli ziren berriz ere eta Everything Sucks diska grabatu zuten: Epitaph Recordsekin kaleratu zuten. Hor, Navetta eta Lombardok ere parte hartu zuten laguntza moduan. Bira berri baten ostean, Milok taldea utzi zuen berriz ere.
Azken urteetan
2004. urtean, Descendentseko kideak 'Merican izeneko EP batekin itzuli ziren eta jarraian, Cool to Be You lana ere kaleratu zuten. Bi grabaziook Fat Wreck Chords zigiluarekin kaleratu zituzten.
2008ko urrian, jatorrizko gitarra-jotzaile Frank Navetta hil zen, luzaroan zuen gaixotasun baten ondorioz.
Azken urteotan, geldirik egon dira eta ez dago garbi segitu behar ote duten.
Remove ads
Diskografia
Diskoak
- Milo Goes to College (1982)
- I Don't Want to Grow up (1985)
- Enjoy! (1986)
- All (1987)
- Everything Sucks (1996)
- Cool to Be You (2004)
Singleak eta EPak
Zuzeneko diskoak
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Descendents taldearen webgune ofiziala
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
