Dinard

Frantziako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Dinardmap
Remove ads

'Dinard (galoz Dinard eta bretainieraz Dinarzh) Bretainiako kostaldeko udalerri bat da, eta Frantzia estatuko Ille eta Vilaine departamenduan kokaturik dago, Bro Sant Malou lurralde historikoan. 2011ko erroldaren arabera 10.230 zituen. Udako turismolekua da.

Datu azkarrak Dinard, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia

Bretainiako Côte d'Émeraude (Esmeralda kostaldean) kokaturik dago, Saint-Malo hiriaren parean, Rance ibaiaren mendebaldeko ertzean.

Historia

Kondairak dio Arturo erregea 513 urtean bertan lehorreratu zela eta gotorleku bat eraiki zuela, Dinard izenak "muinoko gotorlekua" edo "Arturoren gotorlekua" esan nahi baitu. Erdi Aroan arrantzale herri txiki bat baino ez zen izan.

Saint-Maloko merkatariek etxalde ederrak eraiki zituzten bertan baina hauetako gutxik diraute zutik. XIX mendean aristokrata britainiar eta amerikarrentzako udako bizilekua bihurtu zen. Hotelak eta bainuetxeak ireki ziren.

1930an britainiarrek Kosta Urdina hobetsi zuten eta hiriak asko nabaritu zuen arren, gaur egun udako turismogune izaten jarraitzen du. Babesturiko 407 villa ditu.

Remove ads

Iruditegia

Hiri senidetuak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads