Dōgen

From Wikipedia, the free encyclopedia

Dōgen
Remove ads

Dōgen Zenji (japonieraz: 道元禅師?, Hepburn: Dōgen Zenji) baita Dōgen Kigen (道元希玄), Eihei Dōgen (永平道元), Kōso Jōyō Daishi (高祖承陽大師), edo Busshō Dentō Kokushi (仏性伝東国師) ere, japoniar monje budista, poeta eta filosofoa izan zen, zen eskolako Sōtō adarra sortu zuena. Shōbōgenzō (japonieraz: 正法眼蔵?) bere lana zen literaturako idazki nagusienetariko bat da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Kyoton, familia noble batean, jaioa, oso gaztetan umezurtz geratu eta osabetako batek adoptatu zuen. 13 urterekin, Hiei mendian sartu zen nobizio gisa, Tiantai sektak bertan zuen zentroan hain zuzen ere.

1223ko udaberrian Txinarantz abiatu eta 1227an Japoniara itzuli zen, Rujing maisuak Cáodòng eskolan maisu gisa onartu ondoren. Itzuli ondoren, bere jarduera erlijiosoa Kioto inguruko tenpluetan garatu zuen, bere inguruan Zen Budismoaren eskola berriaren jarraitzaile komunitate bat bilduz. 1243an, haiekin joan zen Echizen probintziara, gaur egungo Fukui prefekturara. Eskualde horretan, Eihei-ji (japonieraz: 永平寺?) tenplua sortu zuen, gaur egun arte Sōtō eskolako bi tenplu nagusietako bat izan dena.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads