Double Dragon

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Double Dragon (euskaraz Herensuge Bikoitz, japonieraz 双截龍, Daburu Doragon), 1987ko Technōs Japan japoniar bideo-joko konpainiaren arkade joko bat da, Beat 'em up (Jipoitu hitzak) generokoa. Ipar Amerika eta Europan Taito japoniar konpainiak banatu zuen.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Argitaratu bezain azkar sekulako arrakasta izan zuen, 1980ko hamarkadaren amaieraldeko arkade makina aretoetako bideo-joko gogokoenetakoa bilakatuz, etxebizitzetako ordenagailu eta bideo-joko kontsoletara ere jauzi egin zuen. Ondorioz, hainbat jarraipen izan zituen: Double Dragon II: The Revenge (1988), Double Dragon 3: The Rosetta Stone (1990), Super Double Dragon (1992), Battletoads & Double Dragon: The Ultimate Team (1993), Double Dragon V: The Shadow Falls (1994), Double Dragon (Neo-Geo) (1995), Double Dragon Advance (2003), Double Dragon Neon (2012) eta Double Dragon IV (2017).

Batzuk Renegade (1986) arkade bideo-jokoaren ondorengo espiritualtzat jotzen dute.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads