Duarte Leite

politikari portugaldarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Duarte Leite
Remove ads

Duarte Leite Pereira da Silva (Porto, 1864ko abuztuaren 11ibidem, 1950eko irailaren 29a) portugaldar historialari, matematikari, kazetari, diplomazialari eta politikaria izan zen. Portugalgo lehen ministroa izan zen 1912tik 1913ra.

Datu azkarrak Portugalgo Lehen Ministroa, enbaxadore ...

1885ean Matematikan graduatu zen Coimbrako Unibertsitatean eta Oportoko Akademia Politeknikoan irakasle izan zen 1886tik 1911ra. Aldi berean, A Pátria egunkariko zuzendaria izan zen. Historialari gisa bere artikuluen bilduma bat argitaratu zuen, Historia dos Descobrimentos izenekoa.

Portugalgo Lehen Errepublika aldarrikatu ondoren, Augusto de Vasconcelosen gobernuan Finantza ministro izendatu zuten Leite. 1912ko ekainetik 1913ko urtarrilera Portugalgo lehen ministro izan zen.

1914tik 1931ra Portugalgo enbaxadore izan zen Brasilen. 1925ean errepublikako presidente izateko hautagaitza aurkeztu zuen kongresuak egindako hautaketan.

Ezkerreko ideia errepublikanoekin beti leial, Leitek 1945etik 1948ra Batasun Demokratikoaren Mugimenduan parte hartu zuen, Portugalgo diktaduraren aurkako lehen erakundea izan zena.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads