Dunblane

From Wikipedia, the free encyclopedia

Dunblane
Remove ads

Dunblane (Eskoziako gaeleraz: Dùn Bhlàthain, eskozieraz: Dunblane) Eskoziako Stirling eskualdeko bigarren herri populatuena da, 2011ko erroldaren arabera 8.811 biztanle ditu.

Datu azkarrak Dunblane Dùn Bhlàthain, Administrazioa ...
Remove ads

Etimologia

Gaelerazko Dùn Bhlàthain izenaren esanahi posible bat "Blaneren gotorlekua" liteke, izan ere VI mednean Blane irlandar santuaren jarraitzaileek eliza eraiki baitzuten bertan. Beste teoria batek piktoera hartzen du oinarritzat eta "meandroko gotorleku" izango litzateke.

Historia

XI mendean Dunblaneko katedrala eraiki zen eta bere inguruan eratu zen herria. XVII mendean Leighton liburutegia egin zuten katedralaren ondoan, eta publikoari ateak ireki zizkion Eskoziako liburutegi pribatu zaharrena izan zen. 1848an trenbidea iritsi zen eta Stirling eta Perthen arteko ibilbidean kokatu zen.

1970tik aurrera populazioa asko handitzen hasi zen, Glasgow, Edinburgh, Stirling eta Pertheko lo-hiri bihurtu baita.

Remove ads

Dunblaneko masakrea

1996ko martxoaren 13an Dunblaneko eskolako masakrea gertatu zen, Scout taldeko lidertzatik bota berria zuten Thomas Watt Hamiltonek tiroz 16 ikasle eta beraien irakaslea erahil zituen.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Hiritar ezagunak

  • James Gillespie Graham (1776-1855), arkitektoa
  • Andy Murray (1987- ), tenis jokalaria

Kanpo estekak


Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads