Dustin Diamond

From Wikipedia, the free encyclopedia

Dustin Diamond
Remove ads

Dustin Neil Diamond (San Jose, Kalifornia; 1977ko urtarrilaren 7a - Cape Coral, Florida, 2021eko otsailaren 1) estatubatuar aktore, komiko eta zinema zuzendaria izan zen. Saved by the Bell telesail arrakastatsuan Samuel Screech Powersen papera egiteagatik izan zen ezagun.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Diamond familia judu batean jaio zen, San Josen, Kalifornian. Aitak elektronika digitala irakasten zuen informatika enpresa batentzat, eta ama ordenagailu operadorea zen Pacific Bellentzat. Zion Lutheran Schoolera joan zen. Bosgarren mailan, 1989an, Screech Powersen papera lortu zuen Saved by the Bell telesaileab

2006an Saved by the smell izeneko bideo pornografiko batean parte hartu zuen, bere aktore karrera berrindartzeko asmoz.

2013ko udan Erresuma Batuko Celebrity Big Brother 12 telebista realityan parte hartu zuen.

2021eko urtarrilean, Diamondi birikako kartzinoma mikrokritiko terminala diagnostikatu ziotela eta kimioterapia jasaten ari zela iragarri zuten. Otsailaren 1ean hil zen.

Remove ads

Filmografia

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads