Dwayne Johnson
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Dwayne Douglas Johnson —izengoitiz The Rock— (Hayward, Ameriketako Estatu Batuak, 1972ko maiatzaren 2a) borrokalari profesional erretiratua eta aktorea da.

Remove ads
Ibilbidea
Johnsonek unibertsitateko futbol amerikarrean jokatu zuen, 1991n unibertsitateko ligako txapeldunen taldean parte hartu zuen, Miami Hurricanes izenekoan. Ondoren, Kanadako Futbol ligan, Canadian Football Leaguen, Calgary Stampeders taldean jokatu zuen baina bere kontratua bi hilabetera eten eta borroka librean aritzea erabakia zuen bere aitona, Peter Maivia, eta bere aita, Rocky Johnsonek egin zuten bezala.
Ospea World Wrestling Entertainment-en eskutik (orduan World Wrestling Federation, WWF, deitua), 1996 eta 2004 bitartean, etorri zitzaion, Nation of Domination izeneko talde baten kide zela. Bere goitizenak, lehendabizi Rocky Maivia eta ondoren The Rock izan ziren. 1998an WWFren txapelketa irabazi zuen, eta borroka libreko jokalari ezagunenetakoa bihurtu zen.
2001etik, The Mummy Returns filmean agertu zenetik, bere ibilbidea zinemara zuzendu zuen. Bere lehenengo protagonista papera The Scorpion King filmean izan zen eta The Rundown, Be Cool, Walking Tall, Gridiron Gang, The Game Plan, Get Smart eta Race to Witch Mountain filmetan ere agertzen da.
Remove ads
Filmografia
Filmak
Telebista
Remove ads
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
