Ediacara aztarnategia Hego Australiako Flinders mendietan dagoen aztarnategi paleontologiko garrantzitsua da, Adelaide hiritik 650 kilometro iparradera dagoena. Kanbriaurreko azken garaiko biotaren berri ematen duten fosil ugari aurkitu dira bertan, eta garai geologiko horri izena eman dio, Ediacararri alegia (duela 635 eta 542 miloi urte artekoa).[1] Ediacaran bertan, duela 570 eta 542 milioi urte bitarteko estratuak aurkitu dira.[2]

Thumb
Ediacararreko biota.

Etimologia

Ediacara izena hasiera batean australiar aborigenen Idiyakra hitzetik etor zitekeela uste izan zen, "ur ertzeko eremua" esan nahi du[2]. Ikerketa berriek Yata Takarra esaldiaren moldaera izan daitekeela erakutsi dute, "zelai harritsua" esan nahi du[2], eta Ediacarako sinklinalaren barrenean dagoen dolomiazko lautadari egiten dio erreferentzia.

Historia

XIX. mendean kobre eta zilar meategiak izan ziren bertan[3]. 1946 urtean Reg Sprigg geologoak fosil bereziak aurkitu zituen bertan[2], gaur egun Ediacararreko biota izenaz ezagutzen dena. Hasiera batean marmokak iruditu zitzaizkion, Medusinites izena eman zien, baina ondoren fauna anitza aurkitu zuen[2]. 2004an Zientzia Geologikoen Nazioarteko Elkarteak Ediacararra izendatu zuen eta bertako faunari Ediacararreko biota izena eman zion.

Garrantzia

Ediacara aztarnategiak iraultza handia ekarri zuen paleontologiaren mundura, Kanbriar garaiaren aurretik animaliarik ez zela uste baitzen. Honek erakutsi zuen kanbriarreko leherketaren aurretik Ediacararreko leherketa izan zela.

Ediacarako biota Australiaz gain platenako beste eremu batzuetan ere aurkitu da, Namibian, Ternuan (Kanada) eta Errusian besteak beste.

Iruditegia

Fosilen argazkiak

Fosilen interpretazioa artistikoak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.