Gesta kantak

From Wikipedia, the free encyclopedia

Gesta kantak
Remove ads

Gesta kantak Erdi Aroko Europa mendebaldeko kanta epikoak dira. Ahoz aho trasmititzen ziren. Edukien aldetik, iraganeko gerra ekintza loriatsuei eta gertaera harrigarriei buruzkoak ziren, baina kondairak eta legendak nahastuz.[1] Soziologikoki, atzean noblezia eta aristokrazia feudala zeuden, haien jatorriaren irudi heroikoa zabaltzeko asmoz. Poema hauen heroiek noble horien ispilu izan nahi dute eta, ondorioz, nobleak ziren poema horien lehenengo hartzaileak nahiz eta, denboraren poderioz, herri tradizioa bihurtu eta jende xehe artean zabaldu.

Thumb
Beowulf gesta kantaren eskuizkribua.
Remove ads

Juglareak

Koblakariak edo juglareak Erdi Aroko Europako antzezleak ziren, musika tresnak jotzeko, kantatzeko eta istorioak eta elezaharrak kontatzeko dohaina zutenak. Horiek Erdi Aroko koblakarien poesia sortu zuten. X. mendea eta XIII. mendearen lehen erdialdea arteko Erdi Aroko lehen etapan juglare epikoak ziren nagusi (izatez olerkari ikasiak), ohi olerkaritza narratibo, tartean gesta kantak, edo biografikoko zatiak eta atalak errezitatzen zituztenak.

Gesta kantek luzera handia izaten zuten (2.000 eta 20.000 lerro artekoak) eta, ondorioz, juglareek trikimailu desberdinak erabili behar zituzten egun desberdinetan zatiak kantatzeko. Hori da behintzat zenbait pasarteren zentzua: horietan aurreko ataletan gertatutakoaren laburpena egiten da, ziur aski entzuleei poemaren argumentua gogorarazteko. Poemak kapituluen moduko errima asonanteko multzoz antolatzen ziren. Denborarekin, askoz beranduago, poema horiek idatzi egin ziren eta horri esker ezagutzen ditugu gaur egun.

Remove ads

Gesta kanta ezagunenak

Frantzia

Espainia

Alemania

Ingalaterran

Errusia

Thumb
Mio Ciden eresiaren lehenengo orria.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads