Egitura aljebraiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Egitura aljebraikoa honela defini daiteke: multzo bat, bertako elementuekiko hainbat axioma betetzen duen eragiketa batekin batera. Beraz, Eragiketa bat edo batzuk definituta dituen multzoa besterik ez da. Egitura aljebraiko baten bereizgarria ez da bere elementuen izaera, bere elementuen arteko eragiketak eta eragiketa horien propietate matematikoak baizik.
Eragiketa hauek bi motatakoak izan ahal dira:
- Barneko eragiketak: multzoko bi elementuren eragiketaren emaitza multzo bereko beste elementu bat da. Eragiketa bakarra dagoenean, + ikurra erabiltzen da (plus irakurtzen da); bi daudenean, berriz, + eta · ikurrak (bigarrena bider irakurtzen da).
- Kanpoko eragiketak: multzoko elementuek kanpoko beste multzoko elementuekin egiten dituzte eragiketak. Multzo hori K bada, ·K edo +K idazten da (eragiketa adierazteko hautatzen dugun ikurraren arabera, plus edo bider).
Remove ads
Egitura aljebraikorik garrantzitsuenak
Egitura aljebraikoak multzoko elementuen eragiketa motaren arabera sailkatzen dira:
Barneko eragiketa bakarrarekin
- Magma
- Erditaldea
- Sasitaldea
- Monoidea
- Taldea
- Talde abeldarra
Barneko bi eragiketekin
Barneko eta kanpoko eragiketekin
- Osotasun-eremua
- Modulua
- Bektore-espazioa
- Gorputz baten gaineko aljebra
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads