Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia
Remove ads

Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia edo Sortaldeko Indietako Herbeheretar Konpainia (nederlanderaz: Vereenigde Oostindische Compagnie edo VOC) merkataritza monopolio bat izan zen. 1602ko martxoaren 20an Herbehereetako Estatu Nagusiek Asian merkataritza jarduerak egiteko, 21 urteko monopolioa eman zion unean ezarri zen. Mundu osoko lehenbiziko nazioarteko korporazioa izan zen eta baita bere etekinak argitaratu zituen lehenbiziko konpainia ere. Gainera, gobernu baten adinako eskumenak zituen, horien artean gerra aldarrikapenak eta negozio akordioak gauzatu, bere berezko txanpona ekoitzi, bai eta koloniak ezartzeko eskumenak ere.

Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...

Bi mendean zehar munta eta negozio kopuru handiak izan zituen konpainia bat izan zen: % 20ko dibidendua ordaindu zuen. Azkenean 1800 aldera lur jo, desegin egin eta haren jabego eta zorrak Bataviako Errepublikak bere egin zituen. Konpainiaren jabegoko lurraldeak Ekialdeko Herbeheretar Indiak izatera iragan ziren: XIX. mendean zehar hedatuz joan eta, azkenik, egungo Indonesia bereganatu zuten.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads