El Tatio

From Wikipedia, the free encyclopedia

El Tatio
Remove ads

El Tatio edo Tatioko geiserrak Txile iparraldeko andetar mendietan dagoen geiser-zelai bat da, itsasoaren mailarekiko 4.230 metroko altueran dagoena.

Thumb
El-Tatioko geyserrak

Uste orokorraren aurka, ez da geiserretako zelai altuena munduan. Esaterako, Puchuldizakoak (Txile) besteak beste, El Tatiokoak baino altuagoak dira. Hego hemisferioko geiser multzo handiena da.

Ezaugarriak

Urtero, 100.000 turista inguruk bisitatzen dute lekua. Orokorrean, Pertsonak Atacamako basamortutik eta San Pedro de Atacama herrian ibiltzen dira Tatiora joan baino lehenago. Munduko geiserren %8a daude han. Geiser kopuru handia egon arren, erupzioen altuerak ez dira handiak, batez bestekoa 75 zentimetrokoa izanda. Ura 86 ºCtan sortzen da altura horretan, irakinaldia dela eta. Uraren gordailua material iragazgaitzez estalita dago, sumendi-harrien barruan. Harrien artean sortzen diren failen bitartez ur beroa kanporantz irteten da. Inork ez daki zehatz-mehatz zein den beroaren iturria, baina magma edo intrusio igneoa izan daitezkeela uste da.

22°19′53″S 68°0′37″W
Remove ads

Kanpo estekak

Geografia
Txile
Artikulu hau Txileko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads