Elx

From Wikipedia, the free encyclopedia

Elxmap
Remove ads

Elx[1] (gaztelaniaz Elche, eta ofizialki Elx/Elche) Valentziar Herrialdeko udalerria da, Baix Vinalopó eskualdean eta Alacanteko probintzian kokatua. Eskualdeko hiriburu eta udalerririk populatuena, pobintziako bigarren populatuena eta Valentziar Herrialdeko hiri nagusietakoa da. 2006an 219.032 biztanle zituen eta 326 km²-ko azalera du. Famatua da bere palmondo basoa.

Datu azkarrak Administrazioa, Alkatea ...

1897an agertu zen l´Alcúdian (Elchetik 2 kilometrora) Elxeko Dama izena eman zitzaion emakumezko buru eder bat, K.a. V-III. mende bitartekoa. Santa Mariako eliza (XVII-XVIII. m.). Zapatagintza du industria nagusia; langileriaren bostenak laborantzan dihardu.

Remove ads

Historia

Elx, Iberiako zibilizazioaren hirigune garrantzitsua izan zen kartagotarrak eta, batez ere, erromatarrak bertaratu ziren arte. Julia Ilici Augusta izena eman zioten erromatarrek. Bisigodoen hiria izan ondoren, arabiarrek konkistatu eta landak ureztatzeko ubide sare zabal batez hornitu zuten lurralde osoa. Gaztelako erreinuak arabiarrei harturiko lurraldeetako bat izan zen 1244. urtean, eta 1304. urtean Valentziako Erresumako hiri bihurtu zen.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Elx), Hila ...
Remove ads

Biztanleriaren bilakaera

Elxeko biztanleriaren bilakaera
17871857188719001910192019301940
17.55419.53323.84727.30830.51133.16738.01346.596
19501960197019811991199620012006
55.87773.320122.663162.873187.596191.660198.190219.032

Elkarteak

Hiri senidetuak

Elx ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads