Eos

From Wikipedia, the free encyclopedia

Eos
Remove ads

Antzinaro klasikoan, Eos[1] (joniar eta homeriar grezieraz Ἠώς Ēōs, atikarrean Ἕως Éōs, "egunsentia", ɛːɔ̌ːs edo héɔːs ahoskatua; eoliarrean Αὔως Aúōs, doriarrean Ἀώς Āṓs) egunsentiaren jainkosa eta titana zen. Mundua inguratzen zuen ozeanoaren ertzeko bere etxetik irteten zen bere anaia Helios, Eguzkia, iragartzeko.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Artikulu hau jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eos (argipena)».

Uste denez, greziar gurtza indoeuropar garaitik heredatua izan zen. Eos izena, latinoen Aurora eta Vedetako sanskritoaren Ushas jainkosen koinatu bat da.

« [...] Hura hilez gero, gu ere hantxe hilko ginen, ez baikenuen nahikoa indarrik leizaren ahoko harria mugitzeko. Hala bada, Eos jainkosaren zain geratu ginen, negarrez. Eosek hatz gorriztak erakutsi zituenean, ziklopeak sua egin zuen [...] »

Homero. Odisea. Juan Kruz Igerabide (itzul.)

« [...] Eos, goizean jaiotzen dena, agertu zenean, sokak askatu eta itsasgoratzeko agindua eman nuen, eta arraunka urrundu ginen, heriotzetik ihesi, lagun galduengatik saminez. [...] »

Homero. Odisea. Juan Kruz Igerabide (itzul.)

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads