Erbio

Zenbaki atomikoa 68 duen elementu kimikoa. Lur arraroen multzoko metala da. From Wikipedia, the free encyclopedia

Erbio
Remove ads

Erbioa elementu kimiko bat da, Er ikurra eta 68 zenbaki atomikoa dituena. Lantanidoen taldeko elementu arraroa da. Gehienetan gadolinita izeneko mineralean agertzen da, beste lantanido batzuekin batera.

Datu azkarrak Erbioa, Ezaugarri orokorrak ...
Remove ads

Ezaugarri nagusiak

Thumb
Erbio metalikoa

Elementu tribalente hau harikorra da, nahiko egonkorra airean, eta ez da lur arraroen multzoko beste metal batzuek bezain azkar oxidatzen. Bere gatzak arrosa kolorekoak dira eta xurgapen-espektro berezia dauka argi ikuskorrean, ultramorean eta infragorritik hurbil.

Erbioaren propietateetan eragin handia daukate berarekin nahastuta egon daitezkeen ezpurutasunen kantitateak eta motak. Ikuspuntu biologikotik ez dauka inolako funtziorik, baina zenbaitek uste dute metabolismoa estimulatzen duela. Erbioz dopatutako kristalak anplifikazio optikoetan erabil daitezke, erbio-ioiak 980 nm eta 1.480 nm inguruko uhin-luzerekin bonbardatzen direnean 1.550 nm-ko luzera duten uhinak erradiatzen baitituzte. Prozesu hau laserrak eta anplifikagailu optikoak eratzeko erabil daiteke.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads