Esku
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Eskua bi gorputz-atal atal-aniztunak, oratzaileak eta hatz-aniztunak dira. Gizakien edo beste primateen beso bakoitzaren muturrean daude. Gauzak ukitu, hartu eta eraldatzeko erabiltzen dira. Ukimenak garrantzi handia du eskuetan.

Remove ads
Hezurrak

1: Urruneko falangeak
2: Erdiko falangeak
3: Hurbileko falangeak
4: Metakarpoa
5: Karpoa
Esku bakoitzak 27 hezur ditu:
Karpoa
Karpoa da eskumuturretik gertuen dagoen zatia. Zortzi hezur ditu, launa hezurretako bi ilaratan antolatuak:
- Hurbileko ilara, radio hezurretik hasita kubitu hezur aldera: eskafoidea, ilargi-formakoa, piramidala eta pisiformea.
- Urruneko ilara: trapezioa, trapezoidea, hezur handia eta kako-hezurra.
Metakarpoa
Metakarpoa bost hezurrek osatzen dute, eskuturretik urrutien daudenak dira eta esku-ahurraren barruan eta ahurrean daude.
Falangeak
Falangeak hatzeko hezurrak dira.
Hiru dira hatzeko: hurbilekoa, erdiko eta urrunekoa. Erpuruak bi ditu: hurbilekoa eta urrunekoa.
Remove ads
Giharrak
Besagainetik datozen giharrak bi eratakoak dira: esku-ahurrekoak (estutzaileak) eta eskugainekoak (luzatzaileak). Eskuak berak, hala ere, baditu bere giharrak, kubituaren ingurukoak (4), erpuruaren ingurukoak (4) eta esku-ahurrekoak (11). Guztira 19 gihar dira berezkoak eta 15 besagainetik datozenak eta zainetan bukatzen direnak. Eskuaren odol elikadura radio arterien eta kubitu arterien bidez egiten da nagusiki. Zain txiki ugariren sarea dago, horiez gainera, azalean barrena. Eskuaren ezaugarri nagusia mugimendurako aukera da, giharren, zainen eta hezurren giltzadurari esker.
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads