Estabia

Vesubio ondoko Antzinateko hiri erromatarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Estabiamap
Remove ads

Estabia (latinez: Stabiae; antzinako grezieraz: Στάβιαι) Campaniako antzinateko hiria izan zen, Lactarius mendien oinetan zegoena, Ponpeiatik sei bat kilometro hegoaldera eta itsasotik kilometro pare batera. Gaur egun hiri modernoak Castellammare di Stabia du izena eta Napoliko golkoan dago (Italia).

Datu azkarrak Kokapena, Koordenatuak ...
Remove ads

Historia

Lehen aldiz K.a. 90. urtean agertzen da aipatuta Erromako Gerra soziala deitutakoan, samnita Caio Papio Mutilo jeneral samnitak okupatu zuenean. Gero, Silak konkistatu zuen hurrengo urtean eta suntsitu egin zuen. Ez zuten berreraiki eta Plinio ‘’Zaharra’’k aipatu zuen bakarrik. K.o. 62an Ponpeiako lurrikara handiak ere eragin zion. Patrizio erromatarrek villaeak eraiki zituzten inguruan eta horien artean Ponponianorena, Plinio ‘’Zaharra’’ren laguna zena eta zeinetan babestu zen Plinio ‘’Zaharra’’ K.o. 79 Vesuvio sumendiaren erupzioan, eta han hil zen gasekin itota.

Vesuvioaren erupzio hark ere suntsitu zuen hiria, nahiz Ponpeia eta Herkulano baino gutxiago eta berriro populatu izan zen.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads