Estrella Roja GNU/Linux
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Estrella Roja Debianen eta Slaxen oinarrituriko GNU/Linux banaketa bat da. Nahiz eta Argentinan sortua izan, gaur egun erabiltzaile eta laguntza internazional asko du. Enpresen inolako finantziaziorik ez izatea dute beraien pentsaera iraultzaile eta komunista argudiatzeko erabiltzen duten argudio nagusia. Hala ere, interfaze frafikoko leku askotan ikus daiteke ikonografia komunista, batez ere Che Guevarari buruzkoa.
Eskuragarri dagoen Live-CDan sistema eragileazgain lanabes ugari aurkitu daitezke: nabigazio anonimoa, kriptografia, ofimatika, soinu eta irudi edizioak, segurtasuna, jokoak etab. KDE 3.5 mahai gaineko ingurunea erabiltzen du, nahiz eta aukeran baduen Fluxbox ere, baliabide gutxiago duten ordenagailuetan erabili ahal izateko.
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
