historikoki Hego Euskal Herriko, baina administratiboki soilik EAEko agintaritza erakunde gorena From Wikipedia, the free encyclopedia
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua da, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialdeetan du eskumena. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Arabako hiriburu Gasteizko Lakua auzoan dago; hortik dator maiz Lakuako Gobernua ezizenez ere aipatzea.
Eusko Jaurlaritza | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Gobierno Vasco eta Eusko Jaurlaritza |
Mota | autonomia-gobernua eta erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Lehendakaria | Imanol Pradales |
Egoitza nagusi | |
Prentsa-organoa | Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria |
Osatuta | Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saila Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila |
Ekonomia | |
Aurrekontua | 11.750.000.000 € (2020) |
Historia | |
Sorrera | 1980 |
Ordezkatzen du | Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza eta Eusko Kontseilu Nagusia |
webgune ofiziala |
Jaurlaritzaren burua lehendakaria da (gaur egun, Iñigo Urkullu), eta bizileku edo egoitza ofiziala Gasteizko Ajuriaenea jauregian du. Eusko Jaurlaritzaren kontrola daraman erakundea edo parlamentua Eusko Legebiltzarra da, eta orobat lehendakaria aukeratzen duena. Legebiltzarraren egoitza ere Gasteizen dago.
Eusko Jaurlaritza 1936an sortu zen, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta aurreneko lehendakaria Jose Antonio Agirre izan zen. Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzaren nahiz Lehendakaritzaren egoitza Bilboko Carlton hotelan egon zen. Eraikin hau 1919an Manuel Maria Smith arkitektoak diseinatu zuen eta Euskal Herriko Historia Garaikidearen gizarte eta kultur gertakizun garrantzitsu ugariren lekuko izan da, gaur egun Bilboko eraikin nabarmenetako bat delarik.
Autonomiak, ordea, ez zuen luze iraun: Francisco Francoren altxamendua nagusitu zenean, bertan behera gelditu ziren Euskadiko eta Kataluniako autonomia estatutuak.
« | Herriaren nahiei jaramon eginez eta espainiar Errepublikako Gorteek onarturiko Euzkadiko autonomia Estatutuan agertzen diren aginduak betez, behin-behineko Eusko Jaurlaritza osatu berri honek euskal herritarrei bere jardueraren programako puntu garrantzitsuenak agertu nahi dizkio; eta Jaurlaritza eratzen duten alderdi guztiek bat egiten duten zentrua izanik, premiazko helburutzat garaipena lortzea eta bakea ezarri eta antolatzea duela adierazten du gerra Kabinete moduan, hitzak berak duen esanahi osoa kontutan izanda.
Beraz: Euskal herritar guztien banakako eta gizarteko eskubideak errespetatu eta bermatuko ditu eta, horren ondorioz, baita erlijio sinismen eta elkarte guztiak, elkarte horietako kideen eta euren ondasunen segurtasuna, betiere Konstituzioak ezartzen dituen aginduak kontutan hartuta. Izaera erlijiosoak ez die errurik kenduko legearen aurkako ekintza politikoetatik sortzen diren erantzukizunei. Behin-behineko Eusko Jaurlaritza bere lehendakariaren eta Defentsa Sailaren bitartez zuzenduko du gerra, aginte bakarra ezarriko du eta justizia militarraren kodera lotuta dauden milizia guztiak albait lasterren militarizatuko ditu (...). Eusko Jaurlaritzak zorrotz eutsiko dio ordena publikoari eta beharrezkoa balitz neurri gogorrak eta bereziak hartuko ditu (...). Ahalik eta arinen hasiko da foru ertzaintza eratzen; gaur egungo beharrizanei erantzuteko antolatuta dagoen eta modernoa eta eraginkorra den ertzaintza (...). |
» |
—1936ko estatutua et Eusko Jaurlaritza. Agintaritzaren egitasmoa, Gernikan, 1936ko urriak 7, Jose Antonio Agirrek eta bere aholkulariek sinatuta |
Behin Bilbo eta jada Euskal Herria osoa frankisten esku erorita, Eusko Jaurlaritzak bere egoitza Kataluniako Bartzelona hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. Lehenbiziko egoitza, aurretik Eusko Jaurlaritzak Gràcia pasealekuan zuen Euskal Herriko Errefuxiatuen Babesetxea izan zen; ondoren eta behin-behinekoz, Kataluniako Generalitateak eskeinitako Pedralbesko jauregian kokatu zen. Egoera hura frankistek Bartzelona hartu eta Eusko Jaurlaritzak Frantziara ihes egin behar izan zuen arte luzatu zen.[1]
Erbesteratutako hainbat abertzaleen ekimenari esker Frantziako Paris hiriburuaren erdiguneko Rue Marceau karrikako 11. zenbakian zegoen jauregi bat erosi zen, bertan erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitza kokatu zelarik.[2]
1940ko maiatzean naziak Parisera sartzearekin batera, egoitza ezeztatu eta ondoren frankistek okupatu eta haien poliziaren egoitza bilakatu zuten. Halere, Ardatzeko potentziek Bigarren Mundu Gerra galtzeak Eusko Jaurlaritza Rue Marceau karrikara itzultzea ahalbideratu zuen.[2]
Egokiera hartan jarraitzea ezinezkoa izan zitzaien. Espainiako Bigarren Errepublikaren jabegoak euren jabetzara iragateko zioen lege frankista bati jaramon eginez, 1951ko ekainaren 28an Frantziako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren egoitza zegoen jauregia husteko agindua eman zuen, horri Espainia frankistak Frantziako Gobernuari eginiko presio indartsuari gehitu zitzaion, ondorioz huste agindua finkoa eta atzerapausorik gabea bihurtu zen. Jose Antonio Agirreren zioenez bere bizipen lazgarrienetako bat jauregi honen desjabetzearena izan zen. Ordu ezkero Espainiako Gobernuak ez dio inoiz Eusko Jaurlaritzari jauregi honen jabetzarik itzuli, eta 1991n Cervantes Institutuaren Parisko egoitza han ipini zuen.[2]
Gero, erbesteko Eusko Jaurlaritza hartako kide batzuek Parisko Rue Singer karrikako 48. zenbakian egoitza berri bat topatu zuten, erbesteko egoitza ofiziala leku segurura aldatzeko asmoz. 1965an etxebizitza berriak eraikitzeko erauziko zuten hiru solairuko etxalde zahar bat zen. 1979ko abenduaren 15eko Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herriratze arte Rue Singer kaleko 50. zenbakiko sotoa Jesus Maria Leizaola lehendakariaren exekutiboaren kokalekua izan zen.[2]
Franco hil eta diktadura amaitu zenean, trantsizio garaia ireki zen Espainian, eta handik pixka batera Gernikako Estatutua onartu zen. Ondorioz, 1979an, berriro abian jarri zen Eusko Jaurlaritza, eta Carlos Garaikoetxea lehendakari aukeratu zuten. 1980an Eusko Jaurlaritzaren egoitza Gasteiz hirian ezarri zen. Euskal Autonomia Erkidegoaren izaeraz, 2018ko maiatzean ETA desegiteko unean, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Jean-René Etxegarairi adierazi zion bera dela "Euskal Herrian dagoen lehendakari bakarra".[3] 2019ko martxoan, Jon Darpon Osasuneko sailburuak dimisioa eman zuen, Osakidetzako krisia zela-eta legebiltzarrak hura gaitzetsi baino lehenago.[4]
1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak agintzen duen bezala, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiak Gasteizen daude, EAEko hiriburua delako.[5] Eusko Jaurlaritzak honako egoitzak ditu Gasteizen:
Eusko Jaurlaritzak hamaika sailetan banatuak ditu bere eginkizunak (lehendakaritzaz gain). Sail bakoitzaren buru, sailburu bat dago:
2016tik 2020rako Eusko Jaurlaritza | |||
---|---|---|---|
Saila | Sailburua | Alderdia | Oharrak |
Lehendakaritza | Iñigo Urkullu | EAJ | |
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Gobernuko bozeramailea | Josu Erkoreka | EAJ | |
Lana eta Justizia | Maria Jesus San Jose | PSE-EE | |
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak | Arantza Tapia Otaegi | EAJ | |
Segurtasuna | Estefania Beltran de Heredia | EAJ | |
Ogasuna eta Ekonomia | Pedro Azpiazu | EAJ | |
Osasuna | Nekane Murga | Independentea | Jon Darpon Sierra ordezkatu zuen |
Hezkuntza | Cristina Uriarte Toledo | Independentea | |
Kultura eta Hizkuntza Politika | Bingen Zupiria | EAJ | |
Ingurumena, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza | Iñaki Arriola | PSE-EE | |
Enplegua eta Gizarte Politikak | Beatriz Artolazabal | EAJ | |
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa | Sonia Pérez | PSE-EE | Alfredo Retortillo ordezkatu zuen |
Legegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia | Oharrak |
---|---|---|---|
Errepublika eta Diktadura garaian | |||
1936-1960 | Jose Antonio Agirre Lekube | EAJ | Erbestean 1937-1960 |
1960-1979 | Jesus Maria Leizaola Sanchez | EAJ | Erbestean 1979 arte |
Trantsizio demokratikoa | |||
1978-1979 | Ramon Rubial Cavia | PSE | Eusko Kontseilu Nagusiko presidentea |
1979-1980 | Carlos Garaikoetxea | EAJ | Eusko Kontseilu Nagusiko presidentea |
Gernikako Estatutua | |||
I. (1980-1984) | Carlos Garaikoetxea Urriza | EAJ | |
II. (1984-1985) | Carlos Garaikoetxea Urriza | EAJ | Kargua utzi zuen EA sortzerakoan |
II. (1985-1986) | José Antonio Ardanza Garro | EAJ | 1985ean izendatua |
III. (1986-1990) | José Antonio Ardanza Garro | EAJ | |
IV. (1990-1994) | José Antonio Ardanza Garro | EAJ | |
V. (1994-1998) | José Antonio Ardanza Garro | EAJ | |
VI. (1998-2001) | Juan José Ibarretxe Markuartu | EAJ | 1999an izendatua |
VII. (2001-2005) | Juan José Ibarretxe Markuartu | EAJ | |
VIII. (2005-2009) | Juan José Ibarretxe Markuartu | EAJ | |
IX. (2009-2012) | Patxi Lopez Alvarez | PSE-EE | |
X. (2012-2016) | Iñigo Urkullu Renteria | EAJ | |
XI. (2016-gaur egun) | Iñigo Urkullu Renteria | EAJ |
Eusko Jaurlaritza ondorengo sariak eta goraipeman ematen ditu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.