Fado

Portugalgo herri-kanta, erritmo bitarrekoa, gitarra portugesez, fabordaz eta kideko instrumentuez lagundua kantatzen dena From Wikipedia, the free encyclopedia

Fado
Remove ads

Fado Portugalen egindako musika mota bat da, XIX. mendearen lehen laurdenean sortutakoa. Tradizionalki, abeslariak gitarra klasikoaren joleek laguntzen dituzte. "Fadistak" izena hartzen dute estilo honen musikariek.

Thumb
Thumb
Thumb

Portugesez, fado hitzak "patua" esan nahi du, eta saudade sentimendu malenkoniatsuarekin oso lotuta dago.

Azpikorronteak

Bi mota nagusi ditugu, alde batetik Lisboan egindakoa (Alfama eta Bairro Altoko auzoetan tartean) eta bestetik Coimbrakoa.

Fadista ezagunak

Ospea lortu zuen lehen fado abeslaria Maria Severa Onofriana izan omen zen. Klasikoen artean, Amalia Rodrigues abeslaria dugu ezagunenetarikoa. Bestela, abeslari gazte ditugu Mariza eta Cristina Branco, besteak beste, eta taldeei dagokienez "Madredeus" nabarmentzekoa da.

Geurean, María Berasarte aipatzekoa da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads