Fago

From Wikipedia, the free encyclopedia

Fagomap
Remove ads

Fago Huescako udalerria da. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 29 biztanle ditu. Majones ibaiaren ondoan kokaturik, Jazetaniako mendebaldean eta Nafarroako mugan dago. Ibaiak arroila ospetsua du herrian eta zale asko jaisten dute.[1]

Datu azkarrak Administrazioa, Alkatea ...
Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fago (argipena)».
Remove ads

Historia

Pirinioetako herri honetan, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, emakume asko udazkenetik udaberrira urtero joaten ziren Maule aldera espartinak egitera.

2007ko urtarrilaren 13an, Miguel José Grima Masiá (PP) alkatea arroilan posta-kartutxoz hilik agertu zen. Otsailaren 3an Santiago Mainar Sauras (PSOEren hautagaia),[2] atxilotu zuten. Honek Guardia Zibilaren aurrean errudun eta Jakako epailearen aurrean errugabe zela esan zuen. 2009ko abenduan 20 urte eta 9 hilabeteko espetxe-zigorra jasan zuen.[3] 2010eko urrian Espainiako Auzitegi Gorenak kasazio-errekurtsoa atzera bota zuen.[4]

Remove ads

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
(Iturria: INE)
187718871897190019101920193019401950196019701981199120012010
59050544341937236435930622118610753443726

Alkateak

Informazio gehiago Agintaldia, Alkatea ...

Ondarea

  • Herriko parrokia, XVI. mendekoa, gotiko eta pizkundetar estiloetakoa. Ateburuan krismoi erromanikoa du.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads