edozein organismoren ezaugarri behagarriak dira: morfologia, garapena, ezaugarri biokimiko edo fisiologikoak edo portaera From Wikipedia, the free encyclopedia
Fenotipoa edozein organismoren ezaugarri behagarriak dira: morfologia, garapena, ezaugarri biokimiko edo fisiologikoak edo portaera. Fenotipoan organismoaren genotipoaren adierazpena eta ingurumen faktoreen eragina batzen da, bai eta bi horien arteko elkarrekintzak ere. Genotipo bera daukaten bi izaki bizidunek ez daukate zertan fenotipo bera eduki beharrik. Genotipoaren eta fenotipoaren arteko bereizketa hau Wilhelm Johannsenek proposatu zuen 1911n, organismoen herentzia genetikoa eta herentzia horrek ekoizten duena ez direla gauza bera nabarmentzeko[1][2].
Fenotipoaren definizioak aski argia dirudien arren, baditu zenbait alde ezkutu. Esaterako, material genetikoaren kodetik eratorritako molekula eta egitura gehienak ezin dira ikusi organismoen itxuran, baina beste metodo batzuk erabiliz beha daitezke eta, beraz, fenotipotzat hartzen dira. Honen adibide dira gizakien odol taldeak. Beste batzuek portaera ere fenotipoaren barruan sartzen dute, hark ere genotipoaren eta ingurumen faktoreen eragina baitu.
Fenotipoa ez da genotipo hutsaren emaitza; ingurumenak ere, gehiago edo gutxiago, eragina du hartan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.