Figueres

From Wikipedia, the free encyclopedia

Figueresmap
Remove ads

Figueres Kataluniako barrualdeko udalerria da. Alt Empordà eskualdeko hiriburua eta udalerri nagusia da eta Gironako probintzian kokatuta dago. Herrigunez gain, Palol eta Vilatenim herriek osatzen dute udalerria.

Datu azkarrak Figueres, Administrazioa ...

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 43.330 biztanle zituen, 2017an ia 46.000. 19.31 km²-ko azalera du.

Remove ads

Kokapena

Figueras Kataluniako ipar ekialdeko muturrean kokatuta dago. Espainia eta Frantziaren arteko mugatik hurbil dauden hirien artean garrantzitsuena da, eta baita komunikazio lotune nabarmena, Espainiatik sartzen eta irteten diren bidaiarien eta turisten sarrera atea eta derrigorrezko geldialdi gune bihurtzen duena.

Bere kokapenak oso komunikazio lotune iristagarria bihurtzen du. Bidaiaria zuzenki errepidez, trenbide konbentsionalez eta abiadura handiko trenez heldu daiteke. Errepidez, AP-7 autobidearen bidez heltzen da, baita N-2 eta N-260 errepide nazionaletatik. Trenari dagokionez, geltokia hiriaren erdialdean dago kokatuta, eta bertan daukate geltokia Cerbère-Bartzelona lineako tren guztiak. Gainera Figueras-Vilafant geltoki berriak konexioa dauka Parisekin eta bitarteko hirie frantsesekin eguneko bi trenen bitartez (TGV), eta Madrilekin AVEren Madril-Zaragoza-Bartzelona-Frantziar muga linearen bitartez.

Horrez gain, tren konbentzionalaren geltokiaren aurrean autobusen geltokia dago, linea internazionalen geldialdi puntua dena, bai eta sarrera eta irteera puntua katalan eta komarkal linietarako.


Remove ads

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900191019201930194019501960197019811991200120092017
11.08411.77812.53814.10615.40415.39616.64822.05230.41234.57333.06443.33045.961

Leku interesgarriak

Hiriko lau leku hauek nazio interesdun ondaretzat hartu ditu Generalitatek:

Biografiak

Alkateak


Irudi galeria

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads