Fito Rodriguez
euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Fito Rodriguez (Gasteiz, Araba, 1955eko irailaren 3a -) euskal idazlea eta EHU eta UEU unibertsitateetako irakaslea da. 1978tik Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziaduna da. 1988an Hezkuntza Zientzietan doktoratu zen.
Fito Rodriguez Adolfo Bornaetxea Rodriguezen izengoiti literarioa da. Idazlea, artikulugilea eta blogaria,[1] baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea ere. Mota guztietako testuak argitaratu ditu: kazetaritza-artikuluak, ikerketa akademikoa, dibulgazio kulturala, fikzioa, itzulpenak eta hiztegi-sarrerak. Haren lanak itzuliak izan dira alemanera, gaztelaniara, katalanera, galegora, ingelesera, italierara, kurduerara, portugesera eta bai Dolomitako ladinora eta braillera ere.
Hainbat hedabidetan idatzi du heziketaz, literaturaz edota kulturaz (Egin, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara, Punto y Hora, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi), eta baita nazioarteko aldizkari zientifikoetan ere: Astrolabioa, República de las letras, Digi-thum, Escrita contemporánea, The International Journal of Critical Cultural Studies eta Journal of Education; Auñamendi Entziklopedia Unibertsalean eta Terminología científico-social-en (Anthropos) argitaratu ditu hiztegi-sarrerak. Beste batzuen artean, Juan Mayorga, Jean Jacques Rousseau, Marcel Proust, Alfonso Sastre, Paul Eluard, André Breton, Philippe Soupault, Roger Vitrac, Antonin Artaud eta Robert Desnos euskaratu eta argitaratu ditu.
Eusko Ikaskuntzako, Bertsozale Elkarteko eta Euskal Idazleen Elkarteko kidea da. 2006an aukeratu zuten Euskal Idazleen Elkartearen lehendakari. Euskal PEN klubeko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da.
Remove ads
Lanak
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Fito Rodriguezen lanak»
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 150 lan baino gehiago azaltzen dira.[2]
Aforismoak
Nobela
Poesia
- Izendegi hutsa (2019, Arabako Foru Aldundia - "Ernestina de Champourcín" Poesia Saria)
Saiakera
- Bertsolaritza eta eskola (1991, UEU)
- Ikastolak eta euskal eskolak (1996, Egin)
- Construir o destruir naciones: el sistema educativo en el País Vasco (1999, Besatari)
- El IRA y la Paz en Irlanda (1999, Hiru)
- Magrittek ez omen zuen pipatzen (2001, Txalaparta)
- Jeu de Paume (2005, Txalaparta)
- Kasandra leihoan (2006, Txalaparta/Elkar Fundazioa)
- Jerusalem, Xalimen Hiria (2008, Utriusque Vasconiae)
- Justizia Interditaren Poetika (2013, Gertatutakoaren errelatoaz)
- ¿Está el rey desnudo? (2013, Delta Publicaciones)
- Ensayo sobre el ensayo (La literatura reflexiva como aprendizaje) (2013, Ediberun Publicaciones)
- Gontz garaia (2014, Utriusque Vasconiae)
- Giza Eskubideak: Gizarte eta Hezkuntza Politikak (2016, Delta Publicaciones)
- Derechos Humanos: Políticas Sociales y Educativas (2016, Delta Publicaciones)
- "Fake-news"-ak ez dira atzo goizekoak (2019, Utriusque Vasconiae)
- Turismo hutsala (2025, Komiki Films)
Itzulpenak
Elkarrizketa, bideoak, argitalpen digitalak
- Arakistainen bidea liburuaren aurkezpena. Egunez Egun Iruñerriko Hotsak Eta Zaratak: . Youtube, 2017-05-25.
- Egunero egun ero liburuaren aurkezpena: Egunero egun ero. Youtube, 2016-02-18.
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
