Four Courts

From Wikipedia, the free encyclopedia

Four Courts
Remove ads

Four Courts eraikina (irlanderaz, Na Ceithre Cúirteanna; euskaraz Lau Auzitegiak) Dublin hirian kokatzen da eta Irlandako Auzitegi Gorena eta Auzitegi Zentral Kriminalaren egoitza da.

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...

Hain zuzen ere, Liffey ibaiaren iparraldeko ertzean dago, Father Mathew zubia eta O'Donovan Rossa zubiaren artean.

Remove ads

Eraikuntza

Eraikina James Gandonek 1796 eta 1802 urteen artean eraiki zuen, arkitektu honek hiri berean dagoen Custom House jauregia ere eraiki zuelarik.

Eraikina Irlandako Gerra Zibila garaian suntsitua izan zen, irlandar gobernu berriak bertan babesten ziren errebeldeak bonbardatu baitzituen. Gertakari honek ia eraikin osoaren suntsiketa ekarri zuen, bai eta bertako erregistro zibilaren bulegoan gordetzen ziren agiri garrantzitsuen desagertzea ere, XII. mendetik aurregorako agiritegi legal eta historikoa barne zelarik.

Suntsiketa honen ondoren 1932an jatorrizko plano eta diseinuez baliatuz bere berreraikuntzari ekin zitzaion. Era honetan bere erdigunean sei zutabe korintiardun portikoa du, eraikinaren erdian kobrezko kupuladun linterna bat kokatzen delarik.

Remove ads

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads