Frida

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Frida Frida Kahlo pintore mexikarrarari buruzko filma da. Frida Julie Taymor zuzendariak zuzenduriko luzemetraia da, 2002. urtean Miramax ekoiztetxeak estreinatua. Hayde Herrerak Frida Khalori buruz idatzi zuen liburuan oinarrituta dago. Salma Hayek aktoreak gorpuztu zuen Frida eta Ventana Rosa bere produktorak ekoitzi zuen, Lions Gate Filmsekin batera. Sei Oscar saritarako izendatu zuten eta bi irabazi zituen: Makillaje onenaren saria eta Jatorrizko musika onenarena.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...
Remove ads

Argumentua

Frida Kahlo pintore mexikarraren bizitza kontatzen du filmak. Pelikula Fridak 18 urte zituenean izan zuen autobus istripuan hasten da. Istripuaren ondorioak bizitza guztirako geratu zitzaizkion, eta behin eta berriro agertuko dira ondorio hauek filmean. Sendatzeko prozesuan Frida pintatzen hasiko da.

Frida Diego Rivera pintorearekin ezkonduko da eta bere harremanaren nondik norakoak azaltzen dira filman. Rivera behin baino gehiagotan egongo da beste emakume batzuekin eta Fridak ere bere sexualitatea modu askean bizi du. Bikotea Ameriketako Estatu Batuetara joango da, Los Angelesera. Bertan, Nelson Rockerfellerrentzat mural bat margotzen hasten da Diego. Rockerfellerri ordea ez zaio Diegoren ikuspegi komunista gustatzen eta murala suntsitu egingo dute. Fridak abortu bat du bertan dela eta Mexikora itzultzea erabakiko du bere amaren heriotzaren berri izan ondoren.

Mexikora itzulikakoan bere ahizpa Cristina beraien etxera joango da bizitzera eta Fridak Diego bere ahizparekin oheratzen dela deskubrizean Diego utzi eta etxetik joango da. Bere unerik gogorrenetan Frida alkoholismoan erortzen da. Diegok Leon Trotskyi errusiar politikaria etxean hartzeko eskatuko dio Fridari, hau Mexikon erbesteratuta baitago. Trotski eta Fridak harreman labur baina sakon bat izango dute baina honen ondorioz Trotskik alde egin beharko du bere segurtasuna mantentzeko.

Diegok Frida eta Troskiren arteko harremanaren berri izatean Frida Parisera joango da. Bertan bere lanak ezagutarazteko saiakera egingo du. Mexikora itzultzean, Diegok dibortzioa eskatuko dio. Fridaren osasun egoerak okerrera egiten jarraitzen du eta oineko behatzak anputatu egiten dizkiote. Riverak berriro ere berarekin ezkontzeko eskatzen dio Fridari. Ezkondu eta berehala, hil egingo da bere bizitzako bakarkako bere lehen erakusketa inaguratu ondoren.

Remove ads

Aktoreak

Egokitzapena

Hayden Herreraren Frida: A Biography of Frida Kahlo liburuan oinarritutako filma da. Clancy Sigal, Diane Lake, Gregory Nava, Anna Thomas eta Edward Nortonek egin zuten egokitzapena.

Sariak

2002ko Oscar Sariak

Informazio gehiago Kategoria, Izendapena ...

2002ko Urreko Globoak

Informazio gehiago Kategoria, Izendapena ...

2002ko BAFTA sariak

Informazio gehiago Izendapena, Kategoria ...
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads