Friends

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Friends (euskaraz: «Lagunak») AEBetako telesaila bat izan zen. 1994ko irailaren 22tik 2004ko maiatzaren 6ra NBC katean aireratu zen. New York hiriko Manhattan uhartean bizi diren 30-40 urte arteko lagun talde baten gorabeherak kontatzen dira.

Datu azkarrak Jatorria, Sortzailea(k) ...

Telesailaren hasiera nahiz amaierako I'll Be There for You ("Zuregatik han egongo naiz") abestia The Rembrandts rock-pop taldeak ondu eta kantatu zuen: telesailaren ikur bilakatzeaz gain, mundu osoan ospetsu bilakatu zen.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lehenbiziko atalean, lau neska-mutil gazte New York hiriko solairu batean elkarrekin bizitzen jarri dira: Chandler (Matthew Perry), Monica (Courteney Cox), Phoebe (Lisa Kudrow) eta Joey (Matt LeBlanc). Laurak maiz Central Perk kafetegian elkartu eta solasean ari direla, bosgarren adiskide bat elkartzen zaie, Ross (David Schwimmer), eta ondoren seigarren bat ere bai, Rachel (Jennifer Aniston). Kafetegiko topaketa horrek telesailaren abiapuntua adierazten du, betiere komedia moduan, gazte talde horren adiskidetasuna, eta bakoitzaren arrakastak, porrotak, maitasun istorioak, iragana eta etorkizuna azaleratuz.

Remove ads

Aktoreak

Pertsonaia nagusiak

Thumb
Pertsonaia nagusiak. Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Phoebe Buffay (Lisa Kudrow), Rachel Karen Green Jennifer Aniston, Monica E. Geller (Courteney Cox), Ross Geller (David Schwimmer), Joey Tribbiani (Matt LeBlanc) eta Chandler Muriel Bing (Matthew Perry).

Bigarren Mailako pertsonaiak

  • Gunther: James Michael Tyler, Central Perk kafetegiko administratzailea.
  • Janice: Maggie Wheeler, Chandlerren neskalaguna.
  • Jack Geller: Elliot Gould, Monica eta Rossen aita.
  • Judy Geller: Christina Pickles, Monica eta Rossen ama.
  • Carol Willick: Anita Barone eta Jane Sibbet, Rossen lehenbiziko emaztea.
  • Susan Bunch: Jessica Hecht, Carol-en bikotea.
  • Frank Buffay Jr.: Giovanni Ribisi, Phoebe eta Ursularen anaiordea.
  • Mike Hannigan: Paul Rudd, Phoeberen mutilagun eta senarra.
  • Ursula Buffay: Lisa Kudrow, Phoeberen ahizpa bikia.
  • Richard Burke: Tom Selleck, Monicaren mutilagun ohia.
  • Estelle Leonard: June Gable, Joeyren ordezkaria.
  • Erica: Anna Faris, Monica eta Chandlerren ama biologikoa.
Remove ads

Emankizuna

Friends telesaila
Denboraldia
Kapitulua
Lehenengoa
Azkena
1
24
Irailak 22, 1994
Maiatzak 18, 1994
2
24
Irailak 21, 1995
Maiatzak 16, 1996
3
25
Irailak 19, 1996
Maiatzak 15, 1997
4
24
Irailak 25, 1997
Maiatzak 7, 1998
5
24
Irailak 24, 1998
Maiatzak 20, 1999
6
25
Irailak 23, 1999
Maiatzak 18, 2000
7
24
Urriak 12, 2000
Maiatzak 17, 2001
8
24
Irailak 27, 2001
Maiatzak 16, 2002
9
24
Irailak 26, 2002
Maiatzak 15, 2003
10
18
Irailak 26, 2003
Maiatzak 6, 2004

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads