From Wikipedia, the free encyclopedia
Fruktooligosakaridoak (oligofruktosa edo oligofruktano ere esaten zaie, laburtuta FOS) fruktosaz osaturiko oligosakaridoak dira. Konposatu gozoak dira eta edulkoratzaile gisa erabiltzen dira, jarabetan bereziki.
Fruita eta barazki ugaritan aurkitzen da, hala nola, bananan, tipulan, txikoriaren sustraietan, baratxuritan, zainzuritan, garagarretan, garitan eta porruan betseak beste[1].
10 eta 20 arteko kopuruan elkarturiko fruktosa molekulaz osaturiko kateak dira. β(1→2) lotura O-glikosidikoak elkartzen ditu unitate guztiak. Gehienetan glukosa molekula bat izaten dute katearen hasieran.
Bi eratara lortzen da. Alde batetik inulinaren degradazioz, hau fruktosaz osaturiko polisakarido bat da. Bestetik Aspergillus niger onddoak sakarosaren glukosa fruktosa bihurtzen du β-fructosidasa entzimaren bidez eta ondoren disakaridoak elkartzen ditu, ez beti β(1→2) motakoak[2].
Gizakiaren listuko amilasa entzimak ez dira gai β(1→2) lotura hidrolisatzeko eta fruktooligosakaridoek digestio aparatu guztia zeharkatzen dute. Kolonean dagoen flora anaerobioak (Klebsiella, E. Coli) hartzidura bidez partzialki degardatzen ditu[3].
Elikagai prebiotiko kontsideratzen da, hau da, hesteetako bakterio onuragarrien (Bifidobacterium) hazkundea areagotzen du, horregatik hesteetako infekzio batzuk tratatzeko erabiltzen dira. Hesteetan kaltzioaren xurgapenean ere laguntzen du, pH-a jeisten baitu, eta honek kaltzioa disolbatzen laguntzen du[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.