Gérard de Nerval

From Wikipedia, the free encyclopedia

Gérard de Nerval
Remove ads

Gérard de Nerval —jaiotza-izena: Gérard Labrunie— (Paris, Frantzia, 1808ko maiatzaren 22a - 1855eko urtarrilaren 26) frantsesezko idazlea izan zen. Poesia, hitz laua, antzerkia eta itzulpenak egin zituen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

1828an, Goetheren Faust itzuli zuen frantsesera, Goethek berak goraipatu eta Berliozek Damnation de Faust sortzeko erabili zuena. Alemanian bizi izan zen, hango erromantikoen eragina izan zuen, eta Hoffmannen ipuinetan oinarritutako ipuin-liburu bat argitaratu zuen (1832, La Main de gloire, Aintzazko eskua).

1834an, Jenny Colon antzezleaz maitemindu zen; harreman horrek eragin handia izan zuen bai bere idazlanetan, bere liburu askotan idealizatutako pertsonaia izan baitzen, bai bere bizitzan, areagotu egin baitzuen Nervalek errealitatea eta ametsa nahasteko zuen joera, gerora eromenera, eta azkenean, bere burua hiltzera eraman zuena. 1841ean eroetxe batean sartu behar izan zuen. Geroago, bidaldi luze bat egin zuen Egipto, Siria eta Turkian zehar, eta oroitzapen horiek eta fantasia bitxiak nahastuz Voyage en orient liburua argitaratu zuen 1851n (Bidaldia sortaldean zehar). 1849an eta 1854an eroetxean egon zen berriro, eta 1855ean, Parisko kale batean urkaturik aurkitu zuten. Bere bizitzako azken aldian argitaratu zizkioten liburu gehienak: Les illuminés ou les précurseurs du socialisme (1853, Argituak edo sozialismoaren aitzindariak), Les filles du feu (1854, Suaren alabak), Les Chimères (1854, Kimerak), Aurélia ou le rêve de la vie (1854, Aurelia edo bizitzaren ametsa).

Remove ads

Obra

  • (1834) - Odelettes
  • (1851) - Voyage en Orient.
  • (1852) - Les Nuits d'Octobre.
  • (1852) - Lorely, souvenirs d’Allemagne
  • (1852) - Les Illuminés
  • (1853) - Petits châteaux de Bohème
  • (1853) - Sylvie.
  • (1854) - Les Filles du Feu, cuentos.
  • (1854) - Les Chimères.
  • (1854) - Promenades et souvenirs
  • (1855) - Aurélia, ou le rêve et la vie
  • (1856) - Promenades et Souvenirs.

Erreferentziak

Kanpo koturak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads