GNOME

From Wikipedia, the free encyclopedia

GNOME
Remove ads

GNOME (GNU Network Object Model Environment) ordenagailuentzako mahaigain ingurune bat da UNIX eta UNIX-moduko sistementzat. GNU Proiektuaren mahaigain ofiziala da.

Datu azkarrak Jatorria, Sorrera-urtea ...
Remove ads

Jatorria

GNOME proiektua 1997 Abuztuan hasi zen, Miguel de Icaza eta Federico Mena GNU/Linux sistema eragileari mahaigain libre bat emateko asmoz.

Hasieran, erabiltzaile ez-teknikoentzat alternatiba bakarra KDE zen. KDE-k Trolltech-en QT behar du -- ez zuen software librearen lizentzirik erabiltzen eta ez zen GPL-rekin konpatiblea. Arazo hau QT Q Public Licence lizentzia erabiltzen konpondu zen ia -- software libre lizentzia bat, baina oraindik GPL-rekin inkonpatiblea; baina ondoren QT GPL - QPL lizentziapeetan ateratzen konpondu zen. Lizentzia aldaketa honek oraindik zeinbait arazo sortze zituen jendearengan, GPLek kodearen estekaketari zeinbait muga jartzen dizkiolako.

Qt-ren ordez, GTK (GTK+) erabiltzea aukeratu zen GNOME mahaigainerako. GTK+-ak LGPL lizentzia erabiltzen du, software librerako lizentzia bat. Honek softwarea estekatzeko baimena du, eta ondozioz softwarea edozein lizentziapean atera daiteke. GNOME mahaigainaren liburutegiak LGPL lizentziapean daude, eta aplikazioak GPL lizentziapean.

GNOME mahaigaina C-n idatzia dago. Beste hainbat programazio lenguairako loturak eskuragarri daude, eta ondorioz GNOMErako aplikazioak beste lenguai batzuetan idatzi daitezke, adibidez: C++, Java, Ruby, C#, Python, Perl eta beste zenbait.

Remove ads

Helburua

GNOMEren webgunearen arabera,

GNOME proiektuak bi gauza eskeintzen ditu: GNOME mahaigain ingurunea, erabiltzaileentzat erakargarria eta intuitiboa eta garatzaileentzat, mahahibainarekin integratuko den aplikazioak idazteko tresneria.

GNOME mahaigainak sinpletasuna, gauzak beraien funtzioak betetzen eta erabilgarritasunean ezartzen du enfasia. Ondorioz, bi gauza behar dira GNOMEren garapenean:

  • Erabilgarritasuna — edozeinek erabil ditzazkeen aplikazioak sortuz, erabiltzailearen ezintasuna edo ezagupen eza arazoa izan gabe.
  • Internazionalizazioa — mahaigaina eta aplikazioak ahal diren hizkuntza gehienetan eskeini.
Remove ads

Antolakuntza

Beste software libre gehienak bezala GNOME proiektua gutxi gorabehera antolatua dago. GNOMEren garapena hainbat posta zerrendetan egiten da eta mundu guztiari irekiak dira. 2000ko abuztuan GNOME Fundazioa sortu zen lan ezberdinak garatzeko: lan administratiboak, prentsa lanak eta GNOMErentzat softwarea garatu nahi duten enpresentzat kontaktua.

Plataformak

Hasiera batean GNU/Linux-entzat mahaigain bat zen, baina egun GNOME UNIX-moduko (*BSD ezberdinetan, AIX, IRIX, HP-UX) sistema gehienetan funtzionatzen du, aipagarria Sun Microsystemsek bere Solaris plataformarentzat mahaigain estandarra bihurtu duela, CDEren ordez. Sun Microsystems-ek gainera mahaigain merkatuan sartu da Java Desktop System izena duen produktu batekin — SuSE Linux sistema bat GNOME mahaigain batekin. Hauetaz gain GNOMEren moldaketa bat dago Cygwin-entzat, Microsoft Windowspean erabiltzea ahalbidetuz. GNOME gainera hainbat Linux LiveCDtan dago — hauek ordenagailua abiaratzen dute zuzenean disko konpaktu batetik edo unitate aldagarri batetik ordenagailuan dagoen informazio eta sistema eragiliea ikutu gabe.

Remove ads

Arkitektura

GNOME mahaigaina hainbat proiektu ezberdinetan oinarritzen da. Hemen nagusienetako batzuk:

  • ATK
  • Bonobo
  • GObject
  • GConf — aplikazioen ezarpenak gordetzeko.
  • GNOME VFSfitxategi sistema birtuala.
  • GNOME Keyring — segurtasun sistema.
  • GNOME Print — GNOMEren aplikazioetatik dokukmentuak inprimatzeko.
  • GStreamer — a multimedia framework for GNOME applications.
  • GTK+
  • Cairo — 2D grafikoentzako liburutegi sofistikatua.
  • Human Interface Guidelines
  • LibXML — GNOMErako diseinatutako XML liburutegia.
  • ORBit
  • Pango
  • Metacityleiho kudeatzailea.
Remove ads

GNOMEren aplikazio nagusiak

Ikusi GNOMEren aplikazio zerrenda zerrenda zabalago batentzat. GNOMEn oinarritutako programa nagusiak honakoak dira:

Remove ads

Bertsioak

GNOME proiektua eratzen duten zati guztiek (ikusi Arkitektura) bere bertsioa eta irtetze data dute. Hala ere, modulu ezberdinak mantentzen dituzten pertsonek beraien lanak koordinatzen dituzte GNOMEren bertsio egonkor bat 6 hilabetero ateratzeko. Azpiko taulan bertsio ezberdinen ateratze datak agertzen dira. Frogatzaile eta garatzaileentzako egindako bertsio ezengokorrak edo bug/akatsak konpontzeko bertsioak ez dira agertzen.

Informazio gehiago Bertsioa, Data ...
Remove ads

Ikus, gainera

  • X11
  • Freedesktop.org
  • Linux-en dokumentazio proiektua
  • GNOME LiveCDak:
  • Soft libreen pakete zerrenda
  • Unix programen zerrenda

Kanpo estekak

Gune ofizialak

GNOMEren bertsioak

Beste lotura batzuk


Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads