Gabriel Bethlen

Hungariako errege hautatua From Wikipedia, the free encyclopedia

Gabriel Bethlen
Remove ads

Gabriel Bethlen (hungarieraz: Bethlen Gábor; Marosillye, 1580ko azaroaren 15aGyulafehérvár, 1629ko azaroaren 15a) Transilvaniako printzea izan zen 1613tik hil zen arte eta Opoleko dukea 1622tik 1625era. Gainera, Hungariako errege hautatua izan zen 1620tik 1621era, baina ez zuen inoiz lurraldearen erabateko kontrola lortu.

Datu azkarrak Hungariako erregea, Prince of Transylvania (en) ...

Farkas Bethlen eta Fruscina Lazarren semea izan zen, eta Eztebe Bethlenen anaia zaharrena. Sigismundo Báthoryko gortean hazi zen, eta hamabost urterekin turkiarren aurka borrokatu zuen Valakian, baita Mihai Viteazuren aurka ere. 1604an Istvan Bocskairentzat Transilvaniako printze izendapena lortu zuen otomandarren onespenarekin.

1605ean Zsuzsanna Károlyirekin ezkondu zen eta 1607an Gabriel Báthoryren aholkulari bihurtu zen. Báthory Habsburgotarrengana hurbildu ondoren, Bethlen Turkiara joan zen 1611n, eta 1613an Transilvaniako printze izendatu zuten sultanaren onarpenarekin.

Printzerriaren independentzia indartu zuen Matias enperadorearekin hitzarmen bat sinatuz, baina Lipova hiria turkiarren esku utzi behar izan zuen 1616an. Koloszvár hiriburu garrantzitsu bihurtu zuen eta eskola protestanteak eta mertzenarioen armada sortu zituen.

Hungariako erresuma bateratu nahi izan zuen eta Hogeita Hamar Urteko Gerran Habsburgotarren aurkako kanpaina militarra hasi zuen. 1619an, protestante txekiarrekin aliatu zen, eta austriarren mende zeuden hungariar eskualdeak okupatu zituen, Vienaraino iritsiz.

Hungariarantz erretiratu behar izan ondoren, Besztercebányako Batzarrak Hungariako errege aukeratu zuen 1620ko abuztuaren 25ean. Txekiar protestanteen porrotaren ondoren, enperadorearekin bakea negoziatu behar izan zuen, eta 1622ko urtarrilaren 6an, Gabriel Bethlenek hungariar errege tituluari uko egin zion. Trukean, Opole eta Raciborzeko duke titulu inperiala eta iparraldeko zazpi probintzia hungariar lortu zituen.

Habsburgotarren aurkako bigarren kanpaina militar batean porrot egin zuen 1624an, eta Vienako bakean Silesiari uko egin zion. 1626an koalizio protestante handi bat bildu zuen Habsburgotarrei berriro erasotzeko eta Katalina Branderbugokoa protestantearekin ezkondu zen. Garaitua izan ondoren, Bratislavako bakea sinatu zuen.

Remove ads

Genealogia

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads