Gabro

From Wikipedia, the free encyclopedia

Gabro
Remove ads

Gabroa plagioklasa eta mineral ferromagnesikoz osatutako arroka plutoniko bat da. Aluminio eta kaltzio silikatoak eta dialaga ditu osagai nagusitzat.

Informazio gehiago Arroka igneoa ...

Ezaugarriak

Gabroak arroka astunak dira, bikortsuak eta pikardatuak, kolore ilunekoak, gris eta berde artekoak. Oinarrizko plagioklasak dituzte, baita piroxenoa, olibinoa, anfibolak eta kolorea ematen dioten beste mineral batzuk ere. Urazal ozeanikoan agertu ohi da, basaltoarekin batera. Aditu batzuek augitazko eta hiperstenazko gabroetan banatzen dituzte. Feldespato gabroak nefelina eta beste feldespato batzuk ditu.

Remove ads

Gabro motak

Plagioklasa eta piroxenoari elkarturiko mineralen arabera hainbat gabro mota bereizten dira:

  • Gabroa (sensu stricto): Augita eta batzutan olibinoa izaten ditu.
  • Hiperita: Augita eta hiperstena(ortopiroxeno barietatea) izaten ditu, batzutan olibinoa ere bai.
  • Norita: Hiperstena eta batzutan olibinoa ditu.
  • Evjita: Hornblenda dauka.
  • Bojita: Hornblenda eta augita ditu.
  • Troktolita: Olibidoa bakarrik dauka.
Remove ads

Erabilerak

Eraikuntzarako erabiltzen da granito beltza zenarekin. Batzutan banadio elementua agertzen da gabroari lotuta eta berau lortzeko bide nagusietako bat da.

Ilargiko arrokak

Ilargian Lurreko gabroen familiako harriak aurkitu dira. Hala ere, hauengandik, errefrakzio elementuetan duten aberastasunagatik (titanioa, zirkonioa eta itrioa) eta elementu lurrunkorretako (bismutoa, sodioa eta potasioa) euren pobreziagatik bereizten dira.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads